« Kubari buruz | Nüzü »
Ravel / Jean Echenoz (Gerardo Markuleta) / Meettok, 2007
Ravel hurbila Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-07-13
Ravel Ziburun jaio zen, 1875eko artxoaren 7an, eta Parisen hil. zen, 1937ko abenduaren 28an, Inuzenteen egunean. Honek ez du esan nahi bera inuzentea zenik, baina inuzentekeria asko egin zituen, denok bezala, aitortzera ausartzen ez bagara ere. Euskaraz bazekien, eta idatzi ere egin zuen, zenbat gutun lekuko, eta,liburu honen hitzaurrean Joaquin Achucarrok dioenez, bere burua euskalduntzat zuen, eta eragin handia izan du euskal musikariengan, Escudero maisuarengan esaterako. Raveli buruz asko idatzi dela esatea merkekeria litzateke, begi bistakoa baita, baina horrelakoetan gertatzen den bezala, asko idazteak orrien kopurua baino ez du adierazten. Esandakoari bagagozkio, Echenozen liburu hau aipatu beharra dago, literatura aldetik ederra baita, eta oso ezaguna ez zen Ravel bat ekartzen baitigu gurera. Denok, izan ere, pertsonaia bat ezkutua dugu gure baitan, edo bi, batzuetan haizea hartzera ateratzen duguna, edo gordean uzten duguna, zer gertatuko.
Ravelek 192lean etxe eder baterosi zuen Monfort l’Amauryn, Paristik gertu, baso erdian ia. Etxe horretan idatzi zituen bere lanik goraipagarrienak, Boleroa tartean. Etxe horretatik aterata joan zen Estatu Batuetara, itsasontzi batean, garaiak eskatzen zuen bezala. Etxetik irtete hau da, hain zuzen, Echenozek abiapuntutzat hartzen duena. Ravel badoa Estatu Batuetara, 1927ko amaieran hain zuzen, izuz beterik dago, ez da bakarrik ongi moldatzen, ez da sekula moldatu. Ameriketakoa, ordea, ongi aterako zaio, gainerako kontu gehienak bezala. Ongi aterako zaio, baina nekaturik utziko du, amerikarrek, jakina, bisitariak nekarazteko trebezia dute, nekarazten dutela jakin gabe. Gaixotasunaren zantzuak agerian dira, bestalde.
Ameriketatik itzulita idatzi zuen Ravelek Boleroa. Lan horri buruzko testua lortuenetakoa da, liburukoen artean, literatura-baloreak kontuan harturik, noski. Achucarrok honela dio: “Echenozen liburuak, ustekabean, hurbilagoko pertsona baten irudia ematen digu”. Ados nago.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi