« Sua falta zaigu | Nolakoa ote euskal literaturaren paisaia? »
Koioteren arrastoa / Edorta Jimenez / Susa, 2006
Zirriborroak Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2007-06-16
Bidaia guztietatik ekartzen dugu zerbait gogoan iltzatuta. Pasadizoak, bitxikeriak kontakizunak eta bizipenak. Batzutan liburu bat egiteko adina kontu gure fardeletan. Gauza bera pasa zitzaion Edorta Jimenezi 2002 eta 2005 urtetan Kalifornia, Nevada, Idaho eta Coloradora egindako bidaietan.
Bidaiatzean lekua ikus dezakezu eta bere historian sakondu, museoak bisitatu eta gidetan jartzen duen informazioari men eginez harritu, bidaietan bertako jendea ezagut dezakezu, harremanetan sakonduz, historia ikasiz, ohituretan murgilduz eta zure alea bertako hondar artean nahasten saia zaitezke, zer gerta.
Edortaren asmoa bigarren aukeran ezkutatzen da eta bere aletxoa ikusezin egin arte nahasi da Coloradoko basamortuetan. Karga historiko handia duen liburua da Koioteren arrastoa, egindako bidaiaren eguneroko baten modukoa izateaz gain, amerikar kolonoen eta indioen arteko gatazken kontaera ere bada. Historia eta istorioak, ondo dokumentaturiko datuekin eta historia zaleentzat erreferentzia andana gordetzen duena.
Hala ere ezin esan nobela historikoa denik, bidaia batean egindako zirriborroak taxutzen eta biltzen dituen liburua dela esango nuke. Zirriborro hauek beti izaten dira subjektiboak, beti egoten dira egoeraren eta bizitakoaren baldintzapean eta datu historikoak zilegitasunaren muga zeharkatzetik hurbil paseatzen dira begiradaren eta ikusten denaren artetik. Aurreritziek betazalak irekitzen dituzte eta idazleak jakin badaki hori eta askotan ohartarazten du irakurlea.
Aurreritziak aurreritzi liburua patxadaz irakurri beharrekoa dela iruditzen zait, arkatza eskuan datuen bilketa eginez, izenak gogoan hartzeko idazleak berak egiten dituen trikimailuak baliatuz Miguel Leonis hura gogoan zintzilikatzeko egin zuen bezala. Bi gauza gerta dakizkiguke azken orria irenstean, liburutegietara jotzeko behar oldartsua sentitzea, berehala baretzen den beroaldi hori sentitzea, alegia. Bestetik hegazkina hartzeko nahia ere senti daiteke apika, baina billeteen erreserba egiterako kea bezala desagertuko da.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera