« Auzoko maitari koitaduak | Bizitza eta historia »
Loti ederrak / Yasunari Kawabata (Ibon Uribarri) / Alberdania-Elkar, 2006
Zahartzarotik begira Javier Rojo / El Correo, 2007-04-04
Yasunari Kawabataren “Loti ederrak” izeneko nobela agertu da gure artean, Ibon Uribarriren itzulpenean. Hutsaren hurrengoa da Japoniako literaturatik heltzen zaizkigun idazlanen kopurua. Mishima eta azken urte hauetan Oe izan litezke horrelako salbuespenak. Horrexegatik bakarrik izango litzateke garrantzitsua liburuaren itzulpena. Baina liburu honek Japoniako literaturan klasiko bilakatu den idazle baten berri eskaintzen digu, ia desagertzear dagoen Japonia tradizional baten adibidea. Izan ere, gaur eguneko Japonia sortaldean urrun dagoen herrialde hura izan beharrean, mendebaldeko herria bihurtu zaigu oso. Kawabatak egoera berezia aurkezten digu: etxe batean droga batzuen bitartez lokarrarazitako neska batzuen ondoan lo egitera joaten dira gizon zaharrak. Lo egitera, haien ondoan etzanda egotera ez beste ezertara. Zahartzaroaz, oroimenaz eta desioaz hitz egiteko aukera eskaintzen du egoerak, protagonistak lokartutako neskaren ondoan datzan bitartean bizitzari buruzko hausnarketa egingo baitu. Dena dotorezia ekialdetarrez kontatuta dago, eta egoerak nahiko exotikoa ematen badu ere, exotikokeriari itzuri eginez.
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Iraitz Urkulo
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Mikel Asurmendi
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Silueta
Harkaitz Cano
Ibon Egaña
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres