kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

ETAren hautsa / Joseba Zulaika / Alberdania, 2006

Hautsalditik lupetzok Igor Estankona / Deia, 2006-07-21

Unerik egokiena baliatzeko gaitasun itzela du Joseba Zulaikak, egokiera on bat usaindu egin dezakeela ematen du batzutan. ETAren su-etenaren harira idatzita dagoela pentsa daiteke, baina “ETAren hautsa” su-etenera daroan hariaren historia ere bada. Itziarkoak ongi irakurri izan ditu betidanik prozesuak, eta aurreratu egin zaigu —beste behin— euskal errekonbertsio prozesu handi bati buruz idazteko.

“ETAren hautsa” belaunaldi baten harrotasun eta damuei buruzko saiakera sikologikoa da. Baina belaunaldi hori al da negoziazio mahaian eseri dena? Esan dezakegu baietz, maila metafisikoan behintzat, lehen gerrilla manuala idatzi zutenak ari direla Espainiar Gobernu frankistarekin hizketan. ETA gaztearen paradoxa hori suertatu zait interesgarri. Beste ideia eder bat ere garatzen du idazleak (demokraziak ordezkatu behar duela gatazka-modu garratz hau), baina boluntaristegia delako beharbada, ez da atzera begira egiten dituen hausnarketak bezain kilikagarria. Izan ere, emozionatzen al da inor benetan hain modan dauden alderdien arteko bitariko batzar horietako baten argazkiaren aurrean? “ETAren hautsa”ren emozioa da ikustea mamuek ere zeresan handia dutela egunerokoan, eta garai berrietara eurekin batera goazela.

Burruka armatuaren fasea modu egokian gainditzen bada (esaldiak berak ere izotzaren hoztasuna dauka) hondakinekin zer egin, horrek arduratzen du Zulaika. Ez da lelokeria bat. “ETAren hautsa” irakurriz otu zait ETA gaztearen entierrua ez dela bat ere xamurra izango azken orduan “terrorismoaren kontra” agertu den jende askorentzat ere. Hondarren artetik, ordea, sortu dira oraindik orain ahulak eta deformeak diren beste kimu batzuk ere. Independentziarena da horietako bat. Labirintoan gustura ibili ohi da pertsona, irteera ez da bere esku dagoen zerbait. Minotauroari buruzko azken saiakera bezain bikaina izango al da beste hori, non askatasuna zer den berriro definitzen ahaleginduko baikaren, eta hura lortzeko armak beste behin fintzen hasiko?

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak