« “Oulipo” delakoa, azkenik gure artean | Kreol jendea »
Sargazo itsaso zabala / Jen Rhys (Txomin Arratibel) / Alberdania / Elkar, 2005
Sargazoak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-02-17
Jean Rhys edo Ellen Gwendolen Rees Willians, Dominica uhartean jaioa. Parisen Ford Madox Ford nobelagilea (William Rosssetti pintorearen iloba) ezagutu zuen eta idazten hasi zen. Maitaleak izan ziren eta “Soldadu ona” (“entzun izan dudan historiarik tristeena”) irakurtzen duenak jakin dezake nolakoa zen Jean Rhys. Ford Madox Fordek eragin handia izan zuen, Jean Rhysengan ez ezik, baita Joyce, Hemingway edo Ezra Poundengan ere, Parisen argitaratzen zuen aldizkariari esker. Hemningwayk ez zion barkatuko, ez baitzuen egindako mesederik barkatzen.
Jean Rhys idazle berezia zen. Oso goiz ohartu zen zer esan nahi zuen emakume izateak, areago zer esan nahi zuen emakume idazle izateak. Baina berandu samar ohartu zen zein zen bere tokia, eta Europatik Karibera joan zen, itzulbidean, eta Sargazo itsaso zabala idatzi zuen. Bertan Antoinette Coswayen bizitza kontatzen du, Bronteren Jane Eyre nobelako pertsonaiarena, hain zuzen. Nobelan, bestalde, Eyreren pertsonaiek bizi berria, alegia aukera berria, ezagutzen dute. Jean Rhysek pertsonaia horien bidez bere gaiak lantzen ditu: erbestea, sexuen arteko harreman zailak, Antilletako paisaia. Ez da lehen idazlea paraje horiei buruz aritzen dena, Cristobal Colonek berak bere egunerokoan aipatu baitzuen itsaso hori, baina bai seguru asko paisaiaren berri ederkien eman diguna.
Cyril Connolly kritikoak esan zuen bzeala: “Zenbat eta liburu gehiago irakurri eta orduan eta nabariagoa egiten da idazle baten zeregina maisu-lana sortzea dela. Gainerakoak ez du horrenbeste garrantzirik”.
Nobela maisulan horietakoa da. Bide berria ireki zion literaturari. Ez da lehen aldia Jean Rhys euskaratzen dena. Oker ez banago, Susa aldizkariak ipuin bat argitaratu zuen. Ford Madox Forden itzulpen politik ere bada.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi