kritiken hemeroteka

8.741 kritika

« | »

Anne Franken egunkaria / Anne Frank (Josu Zabaleta) / Erein, 2005

Egunkaria Aritz Galarraga / Gara, 2005-04-16

Zaila egiten da ia mundu guztiak ezagutzen duen liburu baten gaineko kritikarik egitea, orrialde asko eta asko bete dituen liburu baten gainean ezer berririk aipatzea. Nork ez du, gutxi-asko, Anne Franken istorioa ezagutzen? Nork ez du, nahiz eta irakurri ez, berak idatzitako egunkariaren berri? Apunte gutxi batzuk emango ditut, memoria freskatzeko besterik ez bada ere: Anne Franken familia judua zen eta, otsoari belarriak ikusi ostean, Frankfurt jaioterritik Holandara mudatu beharra izan zuten, ihesi. Baina 1940. urtean alemanek Holanda hartu zuten eta, bi urte geroago, Anne Frankek bere egunkariari hasiera eman eta egun gutxira, familia osoak ezkutatzea beste erremediorik ez zuen izan. Egunkariaren idazketa 1944an eten zen, era bortitzean eten ere, Franktarrak deportatuak izan baitziren. Otto Frank, Anneren aita, izan ezik, beste guztiak hil ziren. Hasierako orrialde gutxi batzuk kenduta, egunkaria Annek ezkutatuta eman zueneko garaiaren testigantza izango da, beraz. Esan dugu zaila dela halako liburu bati buruz idaztea; saiatuko gara, hala ere, liburuak eskaintzen dituen hizpide anitzen artean kontu txiki batzuk jorratzen.

Annek hamahiru urte baino ez zuen egunkaria idazten hasi zenean. Pentsa daiteke, hortaz, balio literario handirik gabeko liburu baten aurrean gaudela, oraindik nerabezarora iritsi ez den ume baten apunte bilduma baizik ez dela egunkaria. Baina liburuaren orrialdeetan barrena abiatuz gero, ohartzen gara heldutasun harrigarriarekin idatzitako lana dela, ez dela mugatzen gertaeren edota pertsonen behaketa hutsera, saiatzen baita egoeraren, inguruan duen jendearen eta, noski, bere buruaren analisia egiten. Mariasun Landak prestaturiko sarrera mamitsuan antzeko ideia aipatzen da eta bat nator erabat bere hitzekin: “Hasierako orrietako gertaeren aipamen ia soiletatik, azkenerako gogoeta sakonagoetara, bizitzako galderarik funtsezkoenetara iristen da geldiro-geldiro”. Idazteak errealitatea ulertzeko balio dio Anneri, baina baita errealitatetik ihes egiteko ere. Ezkutuan zeramaten bizimodutik urruntzeko aukera ematen zion idazteak, gutxieneko distantzia hartzen zuen egunerokoarekiko. Neurri batean, beste irtenbiderik ez zuelako idazten zuen. Idatzi ala erotu. Eta hala ere, muturreko egoera horretan ez du galtzen alaitasuna, begirada zorrotza, ironiara hurbiltze nahi hori. Orrialde hauetan zehar ez dago literatura egiteko nahi berezirik, zuzen-zuzenean eguneroko bizitzatik edaten duten hitzak dira Annerenak. Horrexegatik du interesa liburuak gazteentzat zein helduentzat, guztiok ere atera diezaiokegu zukua. Bide batez, egunkaria euskaratzeak (itzultzeko erabili den bertsioa, gainera, kanonikotzat hartzen dena izan da) balio dezake eskoletan-eta jazarpenaren testigantza den liburu hau lan-material gisa erabiltzeko.

Betidanik gustuko izan dudan generoa da egunkariarena. Irakurritakoen artean gogoan gordetzeko modukoa da, adibidez, Alejandra Pizarniken “Diarios” liburua. Hala dio bertan: “Si trato de escribir de mí es para conjurarme”. Etxekoen artean ere (edo “bizilagunen artean” esan beharko nuke?), Miguel Sanchez-Ostizen egunerokoak ezin utzi aipamenik gabe. Anne Frankek idazle izan nahi zuen nagusitzean. Hori zen bere ametsa eta helburua. Eskola ona da horretarako egunkaria, zeure buruarekin aurrez aurre jartzen zaituen ariketa den heinean, erregulartasunarekin idaztera behartzen zaituen neurrian. Utzi izan baliote, auskalo noraino iritsiko ote zen.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak