kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Zeozer gaizki doa / Beatriz Chivite / Pamiela, 2022

Zeozer gaizki doa Maite Lopez Las Heras / kmk.gipuzkoa.eus, 2025-04

Beatriz Chivitek hauskortasuna eta egonezina islatzen dituen unibertso poetikoan murgiltzen gaitu ohartarazpen garbi batekin: Zeozer gaizki doa. Izenburuaren esaerak egungo ziurgabetasuna erakusten du, egunerokoaren arrakaletan zehar nabigatzen duelarik, begirada introspektibo eta askotan malenkoniatsuarekin. Lehenbiziko poeman bertan aitortzen digu poetak zeozer ondo ez doan seinalearen arrazoia: aitaren poztasuna egoera edozein delarik ere, alegia.

Chivitek ez dio ihes egiten zaurgarritasunari; aitzitik, besarkatu egiten du gure izatea definitzen duten larritasun txikiak eta handiak aztertzeko. Olerkiek sarritan aitortzak dirudite, irakurlearekin zuzenean konektatzen duen zintzotasunez beteak: “hutsuneak forma sortzen du / edo agian formak hutsunea”. Poetarentzat gaizki doan hura aipatzen da bilduma osoan zehar, hain zuzen ere, bizitzaren esparru ugari eta ohikoetan: harremanetan, ingurunean eta norberaren baitan dauden pitzadura intimoetan.

Liburuaren ildo nagusia kezka da, “kea hartu / bizitza bota”, hiltzear dagoen planetarengatik, tximeleta hilak daudelako nonahi edo Helsinkin tomateak loratu direlako. Horrez gainera, ordea, bakardadeari, komunikazio ezari, denboraren igarotzeari eta galerari buruzko hausnarketak aurki ditzakegu, baina bereziki poetak berak bizi den munduarekiko duen etsipena: “Batzuetan / konexioa galtzen dudanean / mundu honetatik / desagertzen naizela / sentitzen dut”.

Nafar idazlearen estiloari dagokionez, berriz, bertsoen laburtasuna eta hizkera arrunta aipa daitezke zenbait olerkiren sakontasunaz jarduteko. Hizkera aldetik, beraz, zuzena da, apaingarririk gabea, eta horrek emozioari naturaltasunez isurtzen uzten dio. “Orain dela bi aste / Lidl supermerkatuan / erosi nituen arrosak / bizirik daude sukaldean”.

Poema-liburuaren egiturak, bestalde, egilearen barne-bidaiaren ibilbidea erakusten du: “inoiz izan ez nintzena / izatera / bueltatu behar dut”. Norbere izatearen galderari etengabe erantzuteko nahia nabari zaio poetari olerki askotan; sarritan, gizakiaren lanik zailena horixe bera baita, norbere burua ezagutzea, alegia, “gurasoen etxera / bueltatzen naizenean, ni ez naiz ni”. Bere buruaren etengabeko bilaketa antzua dela onartuko du poetak berak, gizakia den hein berean.

Azken batean, irakurleok jakitun izan arren zeozer gaizki doala, maiz ez da erraza izaten gaizki doan hori zer den zehaztea, ezta askotan onartzea eta jabetzea ere. Horrexegatik, egunerokoan inguratzen gaituzten ziurgabetasunei eta horiei aurre egiteko moduari buruzko hausnartzera gonbidatzen gaitu idazleak. Gaziki doanari hitz egokiak jartzea eta horren esanahia zein den asmatzea izan da, akaso, Beatriz Chiviteren ahalegin poetikoa. Egin dezagun, beraz, guztiok gaizki doan hori hobetzeko ahalegina.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak