« Iraun ahala asmatzen da bizirauten, kontatu ahala asmatzen… bizitzen! | Aberria eta hil »
Amorante frantsesa / Miren Agur Meabe / Susa, 2025
Bizi-kanta Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2025-09-20
Lehen begi-kolpean esperimentu bat irudi lezake Miren Agur Meaberen “Amorante frantsesa” polizia-eleberriak. Eleberri dei badakioke, artefaktua olerki forman idatzia baitago, eta zenbait puntutan narrazio lirikora gerturatzen da. Genero literario honetako testuak irakurtzera ohituta gaudenok ez ditugu usu topatzen forma honetan eta Harkaitz Canok bere sonetoen liburua ondutakoan esandakoak gogoan, a priori pentsa liteke idazleak bere buruari erronka bat jarri nahi izan diola, nobela konbentzionalena era batere konbentzionalean osatzean, baina, behin testura gerturatutakoan ohartuko gara bertsoz idatzitako testuak zentzu guztia duela. Susaren kontra-azaleko testuan epopeia bat dela zehazten da, Agur(tzane) protagonistaren omenez ondutakoa.
Agur(tzane) azken ahapaldietan aitortzen denez, idazlearen alter egoa izan daitekeen eskola kontserjea da eta eskolako ikasle baten hilketaren harira bere ikerketa para-poliziala hastean bere irriken, antsien, beldurren berri izango dugu, poemaz idatzitako eguneroko baten gisan. Bilbeak aurrera egin ahala, eta polizia-eleberri onenetan bezalaxe, amaieran ezustekoak egongo dira eta kasua argituko da. Hilketa argitzeko, hildako Irati B. ikaslearen poemategi sekretu bateko bertso-lerroekin elkarrizketa osatuko du Agurtzanek irakurlearentzat: Diane Wakoski poeta amerikarraren testu batzuk aitzakia izango dira bi emakumeen munduak konektatzeko.
Beraz, emakumeen bizitzei, emakumeen gorputzei egindako omenaldia da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi