kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Galbahea / Gotzon Barandiaran / Susa, 2024

Historia aurrera begira Jose Luis Padron / Bilbao, 2024-10

UEUk, Jakin aldizkariak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatuta, “Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka” izenburupeko jardunaldiak egin zituzten Usurbilen, ekainaren 20an eta 21ean.

Ione Zuloaga historialaria egon zen lehen eguneko arratsaldean. Gauza asko esan zituen eta, orokorrean bada ere, poesiarekin lotu zituen esandakoak, gaur egun zer idazten ari garen eta zer dagoen idazteke. Han zegoen entzuleen artean Gotzon Barandiaran idazlea, eta Zuloagari jasotakoak lotu zituen berehala Galbahea (Susa, 2024) bere poema liburu berriarekin.

Zuloagak “historiografia” hitza aipatu zuen, historiografia emozionala. Barandiaranek lotura egin zuen pentsatuz euskarazko sorkuntzak, euskarazko literaturak zer ekarpen egin diezaiokeen horri.

“Historiografia emozional bat kontatu behar baldin badugu, kontatu beharko ditugu sentipenak, ez? Kasu honetan, oso lerratuak 36ko altxamendu faxistaren osteko gerrara. Baina, ETAren sorreratik bere amaierara arte bizi izandakoa, guk bizi izan dugu hori, eta uste dut liburu hau historiografia emozional bat dela, nirea eta nire belaunaldikoa”, esan digu Barandiaranek.

Hori da, azken finean, Galbahea liburua sortzeko oinarrian egin nahi izan duena. Gure historia, gertatu dena, gertatu zaiguna kontatzeko, osotasun bat eraikitzeko hasi behar gara herriz herri, bat egiten du horrekin idazleak, eta ekartzen du norbanakora: gure historia osoa kontatzeko bakoitzak bere ahotsetik kontatzea komeni da. Sorkuntzatik egin du bere ekarpena Barandiaranek.

Galbahea (Susa) liburuan egileak bere belaunaldikoekin elkarrizketa bat sortu du. Elkarrizketan proposatzen diguna da kontatu dezagula oraintxe bertan zer daramagun aldean bizi izan dugun horretatik. Horretara dator “galbahearen” kontzeptu hori, artoa edo garia garbitzeko, zikina kanpo uzteko. Hori erabili du denbora guztian Barandiaranek liburu berria idazteko, zer baztertu duen, zer baztertu dugun eta zer daramagun aldean.

Ariketa kontziente bat egin du Gotzon Barandiaranek, maila pertsonalean, baina maila politikoan ere bai, betiere aurrera begira, erabakitzeko zer egin nahi dugun gure hizkuntzarekin, gure kulturarekin, gure herriarekin aurrera begira.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak