« Arroilaren negarra eta hilketen ezbeharra | Segi irakurtzen, Soniexka! »
Haragizko erreformak / Mari Luz Esteban / Pamiela, 2023
Harria haragi Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-07-01
Poema autobiografikoetatik abiatu eta nortasun kolektibora iristen den liburua da Mari Luz Estebanena. Bederatzi sailetan bildu ditu poemak, eta sail bereko poemak elkarren segidakoak dira askotan tematikoki. Estiloz ere, aldakorrak dira; adibidez, liburua irekitzen duen “Elurraren alaba” saileko estiloa, haurtzaroari heltzen diolako-edo, lirikoagoa da gainerakoak baino. Poetaren ahalmenaren erakusgarri da “Odolaren sua” izeneko poema bikaina: “Esnea zekarren artzainaren emazteak/ ez omen zuen kulerorik janzten…”.
Bigarren sailean, “Genealogiak” izenekoan, abiatzen du liburuko konstanteetako bat: migratzaileen alaben bizipena. Industrializazio garaiko migratzaileetatik gaur egungotarako zubia eraikitzen du poetak “Ahanzturaren kontra” izeneko poema ederrean. “Neskatila bat” deritzon atala da luzeena eta behinola izandako haur haren bizipenak egungo emakumean nola islatzen diren bistaratzeko balio du.
Hortik aurrerako ataletan “ni”a gu bilakatzen da. Euskaldun “berria” izatearen konplexuari aurre egiten dio zenbait poematan, eta euskaldun onaren mitoa arrakalatzeko ariketak egiten ditu (“Mintzo berria” eta “Teoria maketoa”). Estebanen aldarrikapenerako indarrak eta ahuldadeak lehen planora datoz “Animalia politikoa” sailean: “Pertsonala politiko bihurtu genuen (…) kaleak hartu genituen/ kaleak gureak ere bazirela aldarri/ gauzak ez dira/ aldatu gehiegi/ kaleak gureak/ egun batzuetan dira bakarrik”. Poetak estilo prosaikoa hautatu du liburu guztirako; bere bizimodutik hautatutako pasarteek sinbologia handia dute. Gorputzaren presentzia gai garrantzitsua da eta izendaturik daude haren beldurrak eta oroimenak; torturaren osteko haragiaren erreformak dira liburuari izena ematen diotenak. Harrizko herritik haragizko herri baterako deia da liburuaren epilogoa.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi