« Hotzaren edertasuna | Ezin ora munduaren nora, ezin ora denbora »
Alaska / Castillo Suarez / Elkar, 2023
Ernaberritzen Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-03-11
Zauriaren gaineko orbana da Castillo Suarezen azken liburua. Iraganean maitatutako pertsonaren hutsuneak habitatzen ditu orainaldiko harreman guztiak. Istorio hark markatu zuen ahots nagusiaren nortasuna eta giza harremanak mingarri zaizkio geroztik. Naturarekin harmonian bizi da, ordea, poema liburuko ahots nagusia; eta hura du sosegu, hura babes. Botanikako erreferentzietan bereziki aberatsa da idazkera. Inausitako zuhaixka marrazten du poetak: lurrari sustraitua, noizean behin ernamuinak sortzera derrigortua: baina bete-betean hostoz betetzeko behar adinako konfiantzarik gabe. Txankroz betetzen da bere azala batzuetan, eta lore-pipilek bere zintzurreraino eskalatzen dute besteetan.
53 poema labur biltzen ditu liburu honek. Desamodioaz eta desadiskidantzaz diharduten poema ulergarriak dira bereak. “Irautera” bere aurreko liburuaren jarraipentzat har daiteke. Orduko mina gordinagoa zen; oraingo dolua, berriz, etsipenaren eta onarpenaren fasean kokatzen da eta dagoeneko ahotsaren zati kontsolidatua da. Nolabait esan daiteke sentipenak bi urtarotan sailkatu dituela idazleak. Irakurleak erabaki garrantzitsua hartu beharko du: liburuko sarrera irakurri edo ez. Izan ere, bere poemak interpretatzeko jarraibideak ematen ditu poetak bertan: Bikotekidearekin harremana etetearekin bat, lagun komunekiko harremana ere eten duen pertsona baten azalean kokatzen du irakurlea: bizitza berregiten ari den pertsona baten lekuan. Poema batean adierazten du badakiela “lagunak eta ardurak galtzen, doluarekin bizitzen”, eta ohitu dela “bihotz kontra bizitzen”. Beste batean, berriz, bakardadeari beldurra galdu diola dio, “baina bakardade horri kateatuta” bizitzea dagokiola orain. Poetaren ahotsak iratze-lastaira batean etzanda dagoen behor izubera dirudi, baina izakiari behar bezain gertutik begiratzen dionak behor basatia topatuko du.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez