« Lekua topatuz munduan | Greziak aspaldi galdu zuen bere grazia »
Azken etxea / Arantxa Urretabizkaia / Pamiela, 2022
Zahartzaroa habitatzeko moduak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2022-07-10
Pablo Nerudaren autobiografiaren izenburua Confieso que he vivido da, eta hori da liburu honek erakutsiko digun gauzetako bat. Adinekoa da protagonista, eta azken etxea izango duena erosi eta prestatzen dihardu narrazioan zehar. Tarteka, iraganak kuku egingo dio oroitzapenen bidez, soinu, irudi edo usain jakin batzuen eraginez, edo amesgaiztoen forman.
Baina ez da atzera begira edo heriotzaren zain besaulkian jarrita dagoen amona. Liburu honetan topatuko dugun beste gauza bat da bizitza abentura bat dela, edo izan daitekeela, duzun adina duzula. Protagonistaren egunerokoan itzalak agertuko dira, gainditu beharreko oztopoak. Bere ametsa lortzeko bidean une arriskutsuak pasa beharko ditu. Katua eta sagua izango ditugu usnaka.
Hori dela-eta etxe barruko eta etxetik kanpoko niak ezagutuko dizkiogu, mozorroak jantzi eta erantziko ditu irakurleon aurrean eta horren inguruko sentipen kontrajarriak adieraziko dizkigu. Urduritasuna eta beldurra kudeatzeko bere ametsetako etxearekin pentsatzen du eta bertako lorategiak baretuko dio barrua. Loreen koloreek eta lurrin goxoak emango diote bakea.
Azken etxeak ihesa utzi eta atsedenlekua topatzeko nahia irudikatzen du. Etxea deituko duen, eroso sentiaraziko duen, eta bertako egingo duen lekua. Sustraiak botatzeko eta landareak bezala lasai hazten jarraitzeko gunea. Bizitzan zehar izan dituen bizilekuak “etxe” izan diren ala ez jakingo dugu, arrotz sentiarazi duten ala gustura. Erroak non bota dituen ere: familiarekin, bikotekidearekin, lagunartean edo bere buruarekin.
Noiz, non, norekin sentitzen gara etxean? Heriotza hurbilago dagoenean, nora nahi dugu joan azken urteak pasatzera? Zer behar dugu egunerokoan eroso, seguru eta gustura sentitzeko? Non ditu sustraiak kanpoan bizi izandakoak?
Arantxa Urretabizkaiak protagonista konplexua sortu eta prosa soil batekin trama ederra harilkatu du. Zahartzaroaren beste bertsio bat kontatu digu gogoan ditugun klixeak auzitan jarriz eta gure iruditeria gaurkotuz.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi