« Ez dakit zertaz ari zaren | Totelka, elkarri hitza janez »
Haragi hosto / Juan Ramon Makuso / Balea Zuria, 2021
Poesiaren garaipena Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2021-11-13
T.S. Elioten aipu batez irekitzen da Juan Ramon Makusoren azken poema liburua, “Haragi hosto”: “Denbora oro beti presente badago/ denbora oro da irredimiblea”. Hitz horiek abiapuntutzat harturik, liburuaren tonua ezartzen da, oso modu argigarrian idazlearen asmoa erakutsiz. Hots, denbora igarotzearen gaineko begiradak gidatzen ditu irakurleak, nola geratzen den atzean bizitza, esplorazio eta gogoeta egiteko lehenalditik orainaldirako ibilbidean.
Liburu honek hiru atal ditu: “oinazea hari batean bildu”; “odolak ura garbitzen duen heinean” eta “agurrak betetzen nau”. 55 poema guztira; oro har, laburrak, kondentsatuak eta, zenbaitetan, aforismo itxura dutenak. Poesia eta filosofia uztarturik azaltzen dira orrialdeetan eta ez da harritzekoa, Makuso Filosofia irakaslea baita institutu batean. Hain zuzen ere, liburuaren azken atalari ematen dio hasiera Maria Zambranoren aipu batek, poesiak eta filosofiak bat egiten dutelako ideia hezurmamitzen duenak.
Gaiei dagokienez, unibertsalak ditugu. Existentziaren zentzuak, bizitzan egin diren bidezidor eta hautuek, maitasunak eta haren gainbeherak, heriotzatik hurbil sentitzeak, edo bizi denbora agortzen eta jada heldu ezin zaion sentsazioak osatzen dute liburuaren bizkarrezurra. “Tempus fugit” horretan oroimena, iragana eta isiltasuna baliatzen ditu egileak ardatz gisa, bere mundu ikuskera islatzen eta kontzientzia hartzen duelarik: “Ezin da iragana ezabatu. Ez eta ahaztu ere”.
Liburua ixten da “Ahaidetasunari” poemarekin. Makusok adiskidetasunari eskaintzen dion gorazarrea. Balea Zuria editorialeko kideak gomutan izaten ditu eta bere konbentzimendua eta itxaropena helarazten dizkie —eta dizkigu, irakurleoi— poesian sinesten dutenek beti topagune izango dutela bertsoetan. Poesiak orori eusten diolako. Poesiak beti iraungo duelakoan. Poesia. Garaile.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi