kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Dama / Jon Gerediaga / Susa / EHAZE, 2021

Edith Sodergranen epitafioa Nagore Fernandez / Berria, 2021-10-17

Jon Gerediaga poesian nabarmendu den arren, bada nor euskal antzerkiaren munduan ere, eta horren erakusgarri dugu Dama, apirilean argitaratu zen antzezlan nahiko poetikoa. Poetikoa diot, Edith Sodergran poeta finlandiar-suediarra fikzionalizatzen baitu liburuak, izenburua ematen dion protagonistaren bitartez, eta karakterizazio horretan, pertsonaiaren hitz guztiak poesia bihurtzen dira. Dena den, irakurleak kontuan izan behar du, Sodergran idazlearen benetako poesia zatiak ekartzen diren arren, esaten den oro, erakusten den oro fikzioa baino ez dela, idazleak berak ohartarazten gaituenez: “Hala ere, Dama antzezlana fikzio hutsa da, eta Edith Sodergran poetaren, edo munduko beste edozein poetaren biografiarekin izan ditzakeen parekotasunak kasualitate hutsa dira”.

Lau aktorek ematen diote ahotsa obrari, eta metamorfosi etengabean, pertsonaia poliedriko bihurtzen dira; guztiak, dama izan ezik, psikiatra, epailea, epaimahaike presidentea, moja, kazetaria, fiskala, bokala eta idazkaria baitira aldi berean. Balio-aniztasun horrekin batera, ekintza bakoitzaren laburtasuna eta ugaritasuna azpimarratuko nituzke, elkarrizketak ere laburrak izanda, dinamikotasun handia lortzen baita. Mugimendu eta aldaketa horren guztiaren artean, baina, esango nuke badirela zenbait fronte estatiko mantentzen direnak, antzezlanari nortasuna ematen diotenak, hain zuzen. Euretako bat tabernaren eszenaratzea dugu, bertan gorpuzten eta eraikitzen baita, batik bat, damaren pertsonaia. Tabernan sortzen den giroak eta horren inguruko iruditeriak, gainera, ukitu bohemioa ematen diote protagonistari. Bestetik, naturaren presentzia ahaztu ezinezko alderdia da antzezlan honetan, idazle finlandiar-suediarraren unibertso poetikoan bezala. Haitzek, zuhaitzek, loreek eta basoek izena eta izana ematen diote damari, bere poemen helduleku nagusi dira. Azkenik, hainbat dira mahaigaineratzen diren gaiak, desioa eta bizitzaren eguneroko jarduna, kasurako, baina metaliteratura, eta, zehatzago, poesiaren inguruko metadiskurtsoa da, nire ustez, nabarmentzen dena obra guztian zehar. Areago, gainontzeko gaiak ez bezala, ez da objektiboki soilik ekartzen; antzezlanak horren inguruko hausnarketak eta iritziak dakartza etengabe, poesiaren inguruko diskurtsoa eraikitzen du, hizkuntzaren estrategia parodikoez eta ironikoez baliatuz.

Gerediagaren liburuan agertzen diren poemak hain daude loturik edukira eta gertaeretara, ezen sortze prozesuan bertan eraikiak eta idatziak diruditen. Egin kontu aurreko mendean idatzitakoak direla, gutxienez ehun urte dituztela, Gerediagarena ez den beste esku batek sortu zituela, beste lurralde batean eta beste hizkuntza batean. Ez da nolanahiko erronka idazleak esku artean izan duena; ez da nolanahikoa izan, ezta ere, Gerediagak aupada horri eman dion erantzuna. Oraindik ez da obra agertokietara eraman, baina egunen batean egiten bada, ez dut hitzordura huts egingo!

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak