« Denak dira ezberdinak eta bakar batzuk originalak | Dekolonizazio ariketa »
Taxiak ez dira inoiz gelditzen / Xabier Montoia / Susa, 2021
Ama-alabak jokoan Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2021-09-04
Giza harremanen konplexutasunaz eta elkar ulertzeko ditugun zailtasunei buruzko gogoeta egiten du ipuin liburu honek. Hamarreko sorta bildu du Xabier Montoiak eta haietako gehienetan normatiboa denetik kanpoko egoerak eta pertsonaiak kokatu ditu, ertzak bilatzen saiatu da. Ipuinak saretuta daude eta itxuraz sare horrek zenbait zulo ditu; idazleak informazioa gorde du berariaz. Emakumezkoen arteko komunikazioa da ipuin liburu honen gai nagusia. Alaba-amen arteko harremanak pisu handia dauka liburuan; harreman korapilotsuak dira eta gazteenenek beste pertsonaren baten sostengua topatu dute, konplize zaharrago bat gehienetan: Geologia ikasketak etxetik ihes egiteko aitzakia gisa hautatu dituen alabak beranduegi erabakiko du aitarekin harreman estuagoa finkatzea; abortatzeko erabakia hartu duen ilobak bere mutil-lagunak eman dizkion tratu txarrak kontatuko dizkio izebari. Zuzentasun politikoaren garaiotan estimatzen da gorrotoaren, traizioaren, eta mendekuaren gorazarrea egiten duten ipuinak topatzea; hala gertatzen da “Galtzen ere traketsak” eta “Eraztuna” izeneko ipuin bortitzetan. “Errimelezko malkoak” izenekoan ere ama-alaben arteko xextra da protagonista. Elkar zaintzaren ondorioz hartu dituzten paperen ondorioz talka egiten dute etengabe, eta ez diote elkarri haien nortasuna libreki loratzen uzten.
Bestelako botere harremanak ere deskribatzen ditu Montoiak. Jendarteko presak eta exijentziak gogaituta aparteko komunitate batera ihes egingo du ipuin bateko protagonistak liluratu duen emakume bati jarraika. Maitasun harremanei jarritako oztopoak eta harremanetako botere desorekak ere liburuaren ardatzak dira. Hainbat emakumek lotsaren eta beldurraren ondorioz galdu dituzten taxiak aipatzen ditu lehen ipuinak. Liburu hau ere pasatzen utzi beharko ez litzatekeen taxi bat da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi