kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Dendaostekoak / Uxue Alberdi / Susa, 2020

Dendaostekoak Usoa Alberdi / Aizu!, 2020-12

“Ez dut jakin bertsolaria eta idazlea zarenik!” esan izan didate, Uxue Alberdiren eta nire izen-abizenaren antzekotasunak nahasita, baita, amaren aldetik familia Elgoibarkoa dudanez, askok bertakoa naizela uste dutelako ere. Nahi bai, nik, haren dohaina eta trebezia hala bat-bateko jardunerako nola, bereziki, idazkietarako. Hain dira argiak haren esanak, tiroa bezalaxe sartzen zaizkizu garunean, eta bihotzean ere bai, maiz. Oraingoan, ahizpa elgoibartar hauen istorioa irakurriz, Elgoibarko liburu eta disko denda honen ibilia ibiliz, eta, haien eskutik, azken hamarkadak gogoratuz. Ezin uka aipatzen diren kaleak, establezimenduak… txikitatik ezagutzen ditudalako eragin didala hunkipena lan honek, bertan entzun ditudan hizkera eta esamoldeak oso gertukoak ditudalako. Hala ere, Zaratamokoa izanik ere, adibidez, are hiriburu batekoa, ziur irakurleengan sentsazio bertsuak eragingo dituela. Horixe baita Alberdiren dohain aparta, kontatzen duena kontatzen duela (kantuan bezala) edonor senti daitekeela identifikatuta, edonorengan eragingo dituela oroitzapenak, antzeko bizipenenak; istorio eta pertsona zehatz batzuei buruz ari bada ere, haiek biltzen dituzten giroak, paisaiak, soinuak… oso hemengoak eta, aldi berean, edonongoak ditugu. Auzoak, dendak, senideak, lagunak, sentimenduak… mundu osoan existitzen baitira.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak