« Kristo fusilarekin | Izatera bidean »
Eta harkadian ni / Angel Erro / Elkar, 2002
Garaiaz kanpoko garaikidea Aritz Galarraga / argia.eus, 2020-03-26
Poesiaren, agian ez oraindik heriotza, baina zalantzarik gabe garrantzi galera nabarmen agerikoa prozesu atzeraezina ote den, geure begiekin ari gara ikusten. Biografia sentimentalean, zer bozkarioarekin jaso genituen Anemometroa, Aingurak erreketan, Norbait dabil sute-eskaileran, zer epeltasun injustuarekin jaso ditugun azkenaldiko aleak. Maitale genuenez, esan beharko genuke: ez zara zu, ni naiz —baina zu ere izango zara pixka batean, seguru—.
Lehen gauzak ziren bestela. “Iaz bi poema liburu jendarteratu omen ziren”, diosku Angel Errok, 2002tik; bat gogoratzen dut nik, segur aski ereinotzeztuagoa, baina ezin ibiliko naiz gaizki erraten, maite izan bainituen, mende aldaketaren buelta horretan, “Dostoievskiren Kirmen y Castillo” haiek. Maite izan nuen hirugarren hanka bat ere, Errorena hain zuzen, Eta harkadian ni freskagarri, klasiko garaikide harekin. Justuki, C.S. Auluariori aitortzen dio etorkia: “Zure manuz, Auluario, buru-eskuetara / dut hitz neurtuaren grina”. Gerardo Markuletaren Batak ez du bestea kentzen bildumako pieza batzuen aurrekaritza igarri diot nik gerora.
Mende aldaketaren bueltan, oso bestelakoa baitzen Erro: alde batetik Casta, beste alde batetik Vulcano, puntu bateraino Anacronio ere, balirudike zuzenean Erromatik etorritakoa. Nagusiki bildu zituen epigramak —“asmo satirikoz osaturiko poematxoa, zirto edo zirikada batez bururatzen zena”, LHT-, CI hain zuzen, eta III egloga —“artzainen arteko elkarrizketez eratzen dira eta maitasun gaiei eta landako bizitzari buruz jardun ohi dute”, LTH berriz—. Bildu zituen “poema latindarrak”, beraz, “vasconum hizkuntza barbaroz” —“Garaiaz kanpoko epigramista xume hutsa naiz (…) poeta serioa izatera nola heldu apenas dakiena”—. Oso bestelakoa zen Erro, agian horregatik atxiki du denboraren joana hain ondo.
Eta, tira, iritsi da beraz, hauxe zen posteritatea. “Helduko da egun bat / non denek miretsiko duten / orain mespretxatzen / —eta are enoratzen— duten / zure lana, hitz larriz / Zure Lana, eta damutuko / beranduegi ezagutzeagatik”. Urte asko poesia bildumarik publikatu gabe, noren eskutik baino Errorenetik berreskuratu poesiarekiko grina, nostalgia ariketa gisa bada ere.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez