kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Miñan / Amets Arzallus Antia / Susa, 2019

Hitz xamur laburrean Mikel Asurmendi / argia.eus, 2020-03-24

Literaturaren inguruko nire jardun motzean, hauxe esan dut behin baino gehiagoetan: “Liburu bat noiz non eta nola —aldartearen arabera— irakurtzen duzun, liburu bera bestelako esperientzia bat izan daiteke, beraz, liburu bera ezberdina”.

Horixe berritu zait Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balderen Miñan irakurtzean, Koronabirusa dela kausa bizitzen ari garen konfinamendua tarteko. Eta bistan denez, inoiz esandako hori modu are bereziagoaz bizi izan dut. Zer sentituko ote nuen “ohiko egoera batean?”. Mina hain ziur ere, Miñan edozein testuinguruan irakurrita mina sentitzeko historia baita.

Honatx historia, labur zurrean:

Ibrahima Balde ginearraren historia duzu. Milaka migrari historien artean, beste bat. Beste bat, maluruski. Hain ziur ere, batbedera, historia bakoitza mundu bat da. Miñan-ena zer esanik ez!

Gineako Konakryn abian da historia, ez guri irakatsi diguten Ginean, badago beste Ginea bat. Eta historia, ezen ez istorioa, Irunen du amaiera. Tira, liburuan kontatua ez da Irunen amaitzen. Amaierarik gabeko historia baita Miñan.

Ibrahima Balderen esperientzia lazgarria da arras, alta bada, izugarri sinple dago kontatua. Kontalaria halakoxea delako, gizon xumea. Eta ahotsari hitza jarri diona halatsu izan ere. Amets Arzallus narratzailea Antia baita, aparta.

Miñan liburuaren espazioak bi dira nagusiki: basamortua eta itsasoa. Denborak lau digitu dauzka: 00:00. Ez beti berak, denbora aldakorra baita. Hitz bat errepikatzen da ere etengabean: OKE! Hitzak hobe labur emanda. Konparazione, kilometroa kilo da Ibrahimarentzat.

Miñan pular hizkuntzan anaia edo arreba da. Ibrahimaren anaia Alhassane da. Alhassaneri dago liburua eskainia. Anaia gazteari. Aita, ama eta bi ahizpa gazteagoak gibelean utzita, haren xerka abian da.

Hitz gutxitan, pila ikasi dut, elemenia ikasi dut. Programa hitzak bestelako zentzu bat izan dezakeela ikasi ere. Ikasi dut: afrikarrek— ez datozen guztiek, bederen— ez dutela Europara etorri nahi. Europara kanporatzen dituztela beste afrikarrek. Banekien, europarrak legez afrikarrak ez direla denak berdinak, baina Miñan beroak oroimena freskatu dit.

Beti dugu zer ikasia, esaterako: migrari horietako askok ez daki Naufrage elearen esanahia. Zodiac batean 150 lagun sar al daiteke?

Koronabirusaren fenomenoa dela kausa, denbora eta espazioaren nozioak aldatuz joan zaizkit, aldatuz doaz ere Miñan-eko sentipenak nire baitan. Halaxe bizitzen ditut gure egunerokoak.

Hainbat ikaspen jaso dut, batbedera daramat gogoan, honatx horien arteko bat: “Zuk buruan asmo bat duzunean zure bihotzak hori landuko du, eta horren bila abiatuko da, baina ez baduzu pentsatzen bihotza mutu egongo da, eta gogoa ez da abiatuko”.

Estimu handiz Ibrahima! Mila esker Amets!

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak