kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Aitaren etxea / Karmele Jaio / Elkar, 2019

Nork beretik idazteaz Aiora Sampedro / Berria, 2019-12-01

Elkarrek Karmele Jaio gasteiztarraren obra plazaratu du urteetan zehar, eta azken eleberria ere, Aitaren etxea, argitaletxe beraren eskutik datorkigu. Nobelan idazle baten eguneroko jarduna kontatzen da, osatzen ari den liburuarekin jarraitzeko dituen arazoak izanik hizpide. Hainbat fokalizazio narratibo nahasten dira kontakizunean zehar; orokorrean, Ismael idazlearen eta ia koprotagonista den Jasone emaztearen ikuspuntuetatik egiten du aurrera tramak, baina, Libe Ismaelen arrebarengan oinarritutakorik ere badago. Laburtuz, bai protagonistaren bai koprotagonistaren beldurrek nahiz beren buruarekiko segurtasun faltak eragingo diete literaturari ekiteko ezintasuna, Ismaelen kasuan, jadanik hasia duen lanari jarraipena ematea galaraziz. Jasoneren kasuan, sortuko zukeen literaturari muzin egitera eramanez.

Planteamendutik bertatik, literatura moralistaren zentzua hartzen du testuak. Eta egiazki, pertsonaiek zoriontasunera iristeko egin beharko duten bidea marrazten da kontakizunean zehar, amaierako egoera gogobetegarrira iritsi arte. Lanak sortzen didan zalantza nagusietako bat hori da; nork bere buruarekiko eta besteekiko jardun beharreko moduak planteatzen dira, amaieran nork bere buruaren errealizazioa lortzeko bidean. Liburuaren izenburuak agertzen duen erreferentzia intertestual garbia ere bide horretatik doa, gizonezko protagonistari pisua zaio bere aitarekiko duen harremana, eta harekin duen lotura haustera egingo du; horrela, irakurleari erreferente ezaguna etorriko zaio gogora, baina kasu honetan, ohiko interpretazioa itzulikatuz.

Horri lotuta, bada nabarmengarria iruditu zaidan alderdi bat. Indartuta ateratzen da testua pertsonaien psikologian barneratzen den kasu batzuetan: bikotean, batak bestearekiko eta nork bere buruarekiko dituzten mesfidantzak plazaratzen dira, eta irakurleari ere eragiten zaizkio. Ondo mantentzen du tramaren tentsioa kasu horretan.

Azkenean, nobelako protagonistak nahiz koprotagonistak iristen duten konklusioetako bat da beren esperientzia pertsonaletatik idaztean lortzen dutela osatzea literatura lanik osoena. Hitzez hitz pentsatzen du hurrengoa Ismaelek bere testua idazten saiatzen ari den bitartean: “Jasonerena irakurri ondoren, badakizu zailegia egingo zaizula emakumearen benetako sentimenduetara heltzea”. Hortik galderak sortzen zaizkit. Ariketa metafikzional gisa irakurrita, idazketa soilik hemen eta orain-etik hurbil uler daitekeelako zentzua hartzen du Jaioren nobelak eta, honetan Iban Zalduaren iritzi berekoa naiz. Idazle donostiarraren hitzetan: literatur lanek arazoak izaten dituzte mugak ipintzen zaizkionean fikzioaren zabalkuntzari, nobelan funtzionatu eta erakargarri izan daitekeena baztertzen delako.

Egiazki, fikzioaren mugak hainbeste estutuz, ez dakit ez ote garen ideiari estuen atxikitzen gatzaizkionak bakarrik kabituko.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak