« B aldeak | Lur hartzen »
Apoa eta beste / Mailuix Legorburu / Maiatz, 1998
Aintzat hartzeko modukoa Aritz Galarraga / Argia, 2019-10-27
Okertzeko tarte handirik gabe, Maiatz argitaletxearen harrobiko emaitza gisa aurkez genezake Mailuix Legorburu. Liburu formatuan argitaratu dituen lanak oro, lau, egoitza Baionan daukan argitaletxean agertu baitira. Eleberriak dira hiru, Zozoaren kanta (1993), Ahizpa, non zira? (2009), Maitatua izandu banintz (2013). Ipuin liburu momentuz bakarra, Apoa eta beste (1998). Hain justu, ondorengo lerrotan aletuko duguna, sorpresa pizar batekin aletu ere.
Sorpresa, estreinako nobela irakurria bainion, eta ez baininduen askorik konbentzitu. Ez behintzat Juan Luis Zabalaren hau sinatzeko beste: “Estreinaldi bikaina, beraz, egile berri eta gazte honena, aintzat hartzeko modukoa zinez”. Esaldi horren bigarren parteari kasu eginez, ordea, ekin diot, zuhurtziaz beti ere, ipuin bildumaren irakurketari. Eta, homogeneoa baino beste ezer den arren —ez da, adibidez, alegiak biltzen dituen liburu bat—, tarte honetan berean aipatu genuen Miguel Torgaren piztia gordin, goxo, anker, hunkigarri saldo hura ekarri dit gogora tarteka, hezur-haragizko gizon-emakumeak gehiegi gogorarazten dizkiguten Apoa, Zakurra edo Trikua, zeinean “haur ttiki bat eta triku zahar bat ari ziren kalakan”, esan dezagun filosofikoki: “Denetan asegurantzia holako gauza ederra ote da?”.
Baina, aipatu dugu, bada gehiago. Ipuin kafkiarrak —Bertzea izan: “Egun batean bere nortasuna kurutzatuz, ez zuen ezagutu”—, suspensedunak —Iheska: “Armario haundiaren gibelean gordea han egoki zen emaztea”—, txantxa gisakoak —Ardiak, nahiz karga sozialarekin: “Hezurretaraino sartua zuten administrazio, gobernamendu, justizia eta bertze holakoetan ez fidatzea”—, eta abarrekoak. Agian besteak baino nabarmengarriagoak bi: familia sortu eta emakume baten bakardadea islatzen duena bata —Bakartasuna: “Denborarekin, lehenago aitz hurbil ikusten genuena urrundu da”—, emakume heldu baten maitasun berri bat harrapatzen duena bestea —Maite banauzu: “Neska gazte bat bezain hunkitua naiz, nere emazte esperientzia guzia ahantzia dut”—.
Nobelak, beraz, ez ninduen konbentzitu, eta sorpresa atsegina hartu dut bilduma hau irakurrita. Aintzat hartzeko modukoa zen, hartara, noski, Mailuix Legorbururen literatura. Ipuin sorta honengatik, besterik ez bada.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez