kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Pertsonaiak / Jon Iñaki Lasa / Pamiela, 2019

Izuaren formak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-10-26

Jon Iñaki Lasaren ibilbide poetikoa 80ko hamarkadan hasi zen, baina hamarkada horretan liburu pare bat argitaratu ondoren, parentesia ireki zen haren literatur produkzioan, 2017an liburu berri baten argitalpenarekin itxi zena. Aro berri honetako bigarren poema liburua da “Pertsonaiak”. Idazlan honetan subjektu poetikoa hainbat pertsonaiatan zatikatuta agertzen da, testu bakoitzaren ondoren sinaduratzat agertzen diren inizialek adierazten duten moduan. Niak, beraz, ni askoren itxura hartzen du, esperientzia pertsonalak beste askoren esperientzia pertsonalekin bat eginda, osotasunaren irudia eskainiz. Heteronimoen aldaeratzat har daiteke jokaera hau.

Errealitate zatikatua eskaintzen duen ikuspuntu aniztasun honetan poemek forma narratiboa erakusten dute, eta askotan haien tonuak profetikoa ematen du. Teselak izango balira bezala, poema hauetan irudi osoa eraikitzen da, ataltxo bakoitzean errealitatea ikuspuntu jakin batetik nolabait laburturik agertzen delarik. Errealitateaz eskaintzen den ikuspegia ezkorra da. Era desberdinetan adierazi liteke, baina agian argiena hauxe da: bizitzea askotan (gehienetan ez esateagatik) erasoen aurrean bizirautearekin parekatzen dela. Orrialde hauetan maiz haurtzaroko mundua aurkezten da. Mundu hori basatia da, modu desberdinetan azaltzen den bortizkerian bizitzeko lehen ikasketak egiteko esparrua. Izan ere, poemetan agertzen diren pertsonaiek biolentzia hori batzuetan jasaten dute, besteetan erabiltzen eta baita kudeatzen zein sublimatzen ere. Eta bortizkeriarekin batera gaiztakeriaren aurpegia azaltzen zaigu. Poemek erakusten dute gaiztakeriak aurpegi guztiz arrunta duela, ez daukala inolako marka berezirik. Eta bizitzea inguru erasokorrean bizirautea delarik, izua ere agertzen zaigu lerro hauetan oinarrizko beste osagai moduan.

Honelako egoerak aurkezten dituzten poemei irakurketa historikoa egin dakieke, hau da, bortizkeria eta izua testuinguru sozial jakinen ondorio bezala ulertuta; baina testuinguru jakin horiek planteamendu existentzial orokorraren adibidetzat ulertzea ere badago, giza kondizioari estu loturik dagoena, gizakiarengan gaiztakeriarena berezko joera dela adieraziz.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak