« Hiru asto aski, Enigma deszifratzeko | Kamisoi zuri zetazkoa »
Itsas bizimina / Pello Otxoteko / Balea Zuria, 2018
Ismael-en balada Jose Luis Padron / Bilbao, 2019-06
Hasieran, beste izenburu bat izan behar zuen liburuak, eta halaxe aitortu zigun egileak joan den maiatzean. Orduan esan zigunez, Ismael-en balada zen liburu berria, eta izenburu horrekin hasi ziren argitaletxean lanean. Liburuko lehen poema da, indarra eta eztia batuz, lehen poema horrek barruko orrialdeetan etorriko denaren oso sabaia sendoa jartzen du.
Baina liburuan itsasoa da leit motiv garrantzitsua, eta poemen arnasa, itsasotik datorren arnasa delako, liburuaren izenburua aldatu behar zuela erabaki zuen Otxotekok: bere poema liburu berria Ismael-en balada izan beharrean Itsas bizimina (Balea Zuria, 2019) izango zela erabaki zuen. Hori da azkenean argitalpenean duen izenburua: “Nolabait saiatu naiz liburu honetan itsasoa irensten eta itsasotik zetorkidan guztia barneratzen. Barrutik astindu nau itsasoak, eta olatu gisa atera zaizkit barrukoak gai ezberdinak jorratuz. Horregatik izenburua, Itsas, eta bere gogo sutsuen indarra, kasu honetan bustia, ondorioz Itsas bizimina atera zen” azaldu digu poetak.
Honako hau Otxotekoren seigarren liburua da. Aurreneko hiru liburuak lekua, bidea, eta haren ahotsa bilatzeko ahaleginak izan ziren. Bidea bilatzen hasten den esploratzailearenak. Laugarrena maitasun liburu bat izan zen, Goizalbaren argitan. Ondoren Anphora baita etorri zen, 2010ean. Honako honetan, Itsas bizimina, gai ezberdinez hitz egiten da: bizitza eta bere nondik norakoak, heriotza ere bai, bakardadea, maitasuna, esperantza eta esperantza eza, erresistentzia, malenkonia… baina liburu hau esaldi batean laburtu behar baldin bagenu bizitzari kantu bat dela esango genuke. Poesia, berez, kantua baita, barnetik eta aspalditik datorren kantua.
Pello Otxotekoren jarrera, bai bizitzarekiko eta bai literaturarekiko, baikorra da. Eta liburua bizitzari kantu bat dela hasierako aipuek baieztatzen dute. Horregatik Itsasoaren bizimina izenburua, itsasotik datorren bizitzeko gogoa. Zeren, zer da itsasoa Otxotekorentzat? Itsasoa bizitza da, eta Heriotza; eta askatasuna, eta muga, eta misterioa, eta ezina, eta mugagabea dena, eta osotasuna, eta arnasa, eta taupada… bizimina azken finean. Bizitzeko indarra, eta bizitzeko gogoa.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro