kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Aingurak eta arrangurak / Josu Jimenez Maia / Pamiela, 2018

“Betiko” kontuak Javier Rojo / El Correo, 2019-01-26

Josu Jimenez Maiaren poesiak genero honetan ohikoak diren gaiak erakusten ditu, “Aingurak eta arrangurak” izenburuko idazlan honetako testu batean adierazten den bezala: “…emadazu orri txuri bat/ ea betikoa adierazteko/ poema berri bat/ idazten dizudan” irakur dezakegu. Idazlea kontzientea da, beraz, betikoa kontatzen duela, eta ez da alferrikako itxurakeriatan galtzen. Betikoa. Izan ere, poema horretan adierazten den jarreran poesiaren funtzioa bera ere laburbilduta agertzen zaigu, poesian “betikoa” kontatzen baita beti. Baina betikoa delarik, funtsezkoa ere bada poesiaren bidez adierazi nahi zaiguna. Zeintzuk dira Jimenez Maiaren poemetan agertzen zaizkigun kontuak? Gizakiaren ardura erakartzen duten oinarrizko gaiak. Alde batetik, bizitzak berak sortzen duen nekadura existentzialaz hitz egiten zaigu testu horietan, izateak bere baitan akiduraren ajea baitu, izateak, berez, desizatea baitakar berarekin.

Poema hauetan agertzen zaigun beste gai bat bakardadearena da. Hau ere existentzialismoz zipriztinduta azaltzen da, zeren ez baita momentu jakin batean bakarrik egoteaz hitz egiten existentziaren berezko ezaugarri batez baizik. Eta bakardadearekin batera, heriotza ere aipagai da liburu honetan. Baina bizitzak aurkezten dituen alderdi negatibo hauei guztiei alde positiboak kontrajartzen zaizkie. Bakardadea eta heriotza hizpide izateaz batera, amodioa ere aipatzen da, bere indar osagarriaz hornitua. Poesiaren indarra ere gai garrantzitsuetako bat da, amodioarekin batera poesiak existentzia nolabait osatzeko ahalmena duelarik, hitzaren bidez unibertsoa atzeman baitaiteke.

Edonola ere, liburu honetan aurkezten zaigun poesia orokorrean idealista da, beste mundu batekin, gureari zentzua eman diezaiokeen beste mundu batekin, kontaktuan jartzen baitu gizakia. Baliabide erretorikoen artean nabarmena da aliterazioaren erabilera. Hitzen artean sortzen diren hoskidetasunek kontzeptuen arteko loturak inplikatzen dituzte, itxuraz lokabeak ziren ideiak erlazionatuz. Lehen esandakoa, “betiko” kontuak azaltzen zaizkigu, eta hain zuzen ere betikoak direlako, hain interesgarria iruditzen zait liburu honen irakurketa.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak