kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Amek ez dute / Katixa Agirre / Elkar, 2018

Metronomo-lana Aiora Sampedro / Berria, 2018-12-23

Astean zehar jakin dugu Katixa Agirreren Amek ez dute-k sold out-a iritsi duela eta bidean dela jada bigarren edizioa. Thriller amerikarrak salduenen zerrendan sartzen diren abiadan saldu da thriller judizial honetako lehen edizioa. Izan ere, badu liburuak suspense amerikarraren eraginik, umore beltzaren erabileraz eta iritzi publikoaren eta pribatutasunaren arteko talkan eraikitako tramak gidatua.

Beti iruditu zait Agirrek pertsonaia protagonistaren psikologian sakontzeko gaitasun berezia duela; pertsonaiek erakusten duten munduarekiko jarrera pasibo-agresiboek desenkantuaren eta jolasaren arteko nahaste erakargarria lortzen dutela. Hala egin du azken nobela honetan, zeinetan ama izan berri den idazle bat lagun zaharra duen beste emakume baten infantizidioarekin obsesionatuko den, harik eta krimen latz horren zergatiak deskubritzea erabakiko duen arte.

Lan honek garraztasun horretatik asko du. Iruditu zait Agirrek huste ariketa bat egin duela eta barrenetik idatzi duen lan bat dela. Eskertzekoa. Bestalde, irakurtzen hasi naizen unetik tentuz neurtutako lana delako inpresioa izan dut. Hasieratik amaierara arte idazleak zer eta nola kontatu nahi zuen gogoan izan du; lan trinkoa da, kontatzen diren bi planoak tartekatzeko ahaleginean emaitza ona lortutakoa eta tramaren tentsioa hasieratik etengabe handitzen doan heinean suspenseari ondo eusten egituratutakoa. Klimaxeraino iritsita, esango nuke amaiera espontaneoagoa dela, eta azalduko dut: nobela in crescendo doan heinean tragedia itxura hartuz doa, zeinetan jelosia nahiz haragikeria nahastuz joango baitira lanak parodia tonua izateraino. Baina, goia jo gabe mozten da kontaketa, apur bat tupustean, amaierako kapituluak tramaren inertzia hausteko moldea balira bezala; besteren artean, idazleak nobela amaitzeko lituzkeen aukeren-horizontearen inguruko gogoeta metaliterarioarekin ixten da, literaturaren erabilgarritasun(ez)ari buruzko azken orrialdeetako lerro nahiko metafisiko batzuen bitartez. Iruditu zait azken kapitulu horiek berariaz bilatutako anti-klimax modura balio izan dutela eta nobelako egitura zurrunarekiko kontrastea lortu dutela.

Aurrekoari loturik, lanak feminismotik esploratzen ditu literaturaren balio sinbolikoa, errelatoen eraikuntza, artistaren fokalizazioa, produkzioaren gainkarga… Are formalki ere aplikatu du teoria; liburuko kapitulu bakoitzaren hasieran nahiz narrazioan zehar tartekatuta ageri diren beste artista edo idazle batzuei egindako aipamenen lana ere neurtua dela esango nuke: emakumeak ikusarazteko berariazko ariketa bilakatu du, eta tramarekiko ispilu-jolasa osatuz eragin horietako metatestuak baliatuz.

Gutxitan aurkitzen diren testu horietako bat iruditu zait Katixa Agirreren hau: bi aldiz irakurtzeko testua, hainbat ertz dituena eta behin baino gehiagotan berrikusteko aukerak ematen dituena. Ariketa ausarta.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak