« Posible ala sinesgarri? | Gerrako kronikak Nafarroan »
Hitzontziak / Xabier Montoia / Susa, 2017
Hitzontziak Txema Arinas / uberan.eus, 2018-04-21
Eta zer esango dut Montoiaren azkenari buruz. Zergatik irakurtzen dut Montoiaren hitzontzikeria zinez nekagarria? “Hitzontziak” liburuari buruz zera nabarmendu behar, batik bat ohore egiten diola bere izenburuari: Haren aurreko hainbat liburutan bezala, “Denboraren Izerdia” eta “Azken afaria” besteak beste, inor ez da Xabier Montoia bezain “garbia”, “konsekuentea”, “azkarra”, batez ere behiala iraultzaren alde zeudenak eta denbora joan ahala burgesatu eta euren aspaldiko ideiei eutsi ez zieten koldarrak eta traidoreak. Montoiak oso gustuko du aspaldiko polimiliak eta “gorrak” larrutzea, berak bere aurreiritzi ideologikoen arabera eraikitako talaia moral batetik seinalatzea, gauza guztiz zaharra eta benetan aspergarria, oso gertutik bizi izandako edo pairatutakoa, herriko edo auzoko “iraultzaile” zintzoen begietara denak traidoreak, urtetan “herriaren abangoardia iraultzaileak” haiek ez bezala pentsatzen zutenei, edo haiek bezain konprometituak ez zirenei etengabe leporatutakoa mesprezu eta irainez gainezka.
Holaxe ekiten dio Montoiak bere pertsonaien deskripenari, aurreiritziz beteta, epaile gisa komisario gorri bai balitz. Montoia ez da gauza inolako enpatiarik erakusteko berak bezala pentsatzen ez duten edo bizi ez diren pertsonaiak taularatzekoan. Montoia da ortodoxoetan ortodoxoena. Noizbait izan bazen, ustez edo, euskal literaturaren idazle berria, gure gezurrezko Salinger gasteiztarra, niri begitantzen zait euskal literaturaren joera itxurazalearen eredu garbia, euskal ortodoxia sasi-abertzale-iraultzaile bati atxikia idazten duena, asko eta askok bizian, gizartean, egunerokoan, bizi edo nozitu behar izan dugun diskurtso faltsu eta errotik atzerakoi baten bozeramaile.
Orduan, zergatik leitzen duzu Montoia? Auskalo, herabetan Atxaga, Saizarbitoria, Lertxundi eta gainerako ikur sakratu agurgarri euskoñazoen aldean benetan iraultzailea begitandu zitzaidalako “Emakume biboteduna” eta “Euskal Hiria” bezalako ipuin liburuei esker, eta batez ere ni bezalako euskaldun hiritar/kaletar gazte bati benetan gertukoak edo gustokoak zitzaizkion gauzei buruz idazten zituelako? Akaso bere “Gasteizko hondartzak” gure hiriari buruz inoiz idatzitako libururik onena delakoan diraudalako? Ez dakit ba, baina urteak joan ahala Montoiaren egoskorkeria ideologiko-literarioak gero eta gehiago aspertzen/atsekatzen nau. Izan ere, haren ipuin edo nobeletan larrutzea hain gustuko dituen euskotar eta batik bat gasteiztar atzerakoi edo tradiziozale porrokatu horietako bat begitanduko balitzait bezala. Tira ba, nork bere ortodoxia. Eta ez, ez zait batere harrigarria Xabier Montoiak euskal irakurleen artean duen arrakasta, zer nolako predikamentua bere berritsukeriak. Sintoma bat da duda zipitzik gabe.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi