kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Tximeletak bizkarrean / Ugaitz Agirre / Susa, 2018

Iragana bizkarrean Ibon Egaña / Deia, 2018-10-13

Ez naiz lehena esaten, baina ez zait hitz egokiagorik bururatzen Ugaitz Agirreren lehen nobelaz jarduteko: anbiziotsua. Hitz horixe ibili dut buruan sarritan Tximeletak bizkarrean irakurtzean, liburuaren planteamendu narratiboagatik, istorioak hartzen dituen bidezidor ugariengatik, edo hizpide dituen gaien ugaritasunagatik.

Sara Ballet-en istorioa kontatzen du Agirreren nobelak. Firenzen bizi den kataluniarra da Sara, 2012an, nobelaren orainaldian, historia irakasle diharduena unibertsitatean, sorterritik urrun eta hango familia eta senideekiko loturak oro apurtuta. Aita oso gaixo dagoela jakinaraziz ahizpak egin dion deiak darama atzera Gironellara, eta sorterrirako bidaia iraganerako itzulera bilakatzen da protagonistarentzat: esan gabeko sekretuak eta itxi gabeko zauriak aurrez aurre agertuko zaizkio ostera. Atzean utzia uste zuen 1990eko hamarkadako gaztaroko gertaera bortitz isilduekin zer egin erabaki beharko du, gorputzean idatziak dituen traumekin nola jokatu. Ardatz narratibo horixe da nobelan nagusia, eta interesgarrienetakoa ere bai, irakurleari sekretu horien inguruko jakin-mina eragiteaz gain, genero- eta botere-harremanez hausnartzeko beta ere ematen baitu.

Aitzitik, nobelak proposatzen digun iraganerako bidaiak dimentsio kolektiboa ere badu. Izan ere, historia-irakaslea da Sara, eta baita fikzioa eta historia nahasten dituen liburu arrakastatsu baten egilea ere. Pertsonaiaren izaera horrek zabaltzen dizkio bideak letra larriagoz idazten den historiaren inguruko gogoetari. Sararen irakasle, ikertzaile eta idazle izaerak eta bere ibilbide akademikoak aukera eman diote Agirreri nobelan Erromako historiaren, 68ko maiatzaren edo XXI. mende hasierako egoera sozio-politikoaren inguruko zertzeladak txertatzeko. Hein batean, 2000ko hamarkadako mendebaldarren gutasuna itxuratzerakoan zeresana izan duten gertaerak eta lekuak berrirakurtzen ditu Agirrek Sara Balleten eskutik. Asmoak badu interesa ezbairik gabe, baina behartuxea egin zait batzuetan Sararen biografiaren eta historia nagusiago horren arteko lotura.

Idazlea ere bada Sara, eta horrek hirugarren hari bat zabaltzen du eleberrian: literaturaren, idazketaren eta artearen inguruko gogoetena. Idazletasuna, historiaren eta fikzioaren arteko hariak edo autobiografiaren ertzak dira nobelaren orrietara Agirrek ekarritako gaietako zenbait. Eta anbizioa narrazio-tekniketara ere eramaten du nobelagileak, kontakizun linealaren egitura pitzatu eta puzzle baten antzera eskaintzen baititu atalak. Esploratutako bideek batzuetan emaitza interesgarriak eman dituzte (elkarrizketen planoak eta narrazioarenak tartekatzea, esaterako), baina beste batzuek ez naute hainbeste asebete (filmekiko joko intertestualek, adibidez). Halaber, elkarrizketak batzuetan bortitzegi, esplizituegi egin zaizkit, sinesgarritasunaren kaltetan.

Lehenengo nobelan dena kontatu eta erakutsi nahi duenaren urgentzia bat transmititu dit tarteka Agirreren liburuak, eta akaso protagonistari eta bere istorioari gehiago ez entzun izana hartu dut faltan. Baina era berean estimatu dut liburuan arriskuak hartu izana eta ohiko bide eta moldeetatik ateratzeko ahalegina egin izana, tarteka inoiz zapaldu gabeko lurraldeetara iristea ere lortzen baitu.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak