kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Gaur galtzea tokatzen da / Gotzon Hermosilla / Elkar, 2018

Galtzaileen bidea Javier Rojo / El Correo, 2018-06-23

Gotzon Hermosilla idazketa kontuetan hasi berria ez bada ere, literatura argitaratzeko orduan oso emankorra ez dela berehala konturatuko da irakurlea. Izan ere, oso gutxi dira bere eskutik heldu zaizkigun liburuak, narrazio libururen bat, kronika modukoren bat eta askoz gehiagorik ez. Oraingoan, “Gaur galtzea tokatzen da eta beste istorio batzuk” izenburuko idazlana plazaratu du, narrazio liburu bat alegia. Emaitza hau ikusita, idazleak orain arte asko argitaratu ez duen arren, literaturan zertan dabilen ondo dakiela nabarmentzen da lehenengo orrialdeetatik.

Narrazio liburu honek oso markatutako bi zati dauzka. Lehengoak liburuari izenburua eman dion narrazioaren izenburu berbera du, hau da, “Gaur galtzea tokatzen da”, eta izenburuan iradokitzen den bezala, munduan bazterrean egotea egokitu zaien pertsonaia batzuk aurkezten Droga munduan dabiltzanak, aspaldiko ustezko loriak gogoratzen bizi direnak dira pertsonaia hauek. Adinean helduaroan murgilduta daude, baina oroimenean behin eta berriro berpizten dituzte 80ko hamarkadako urteak, haien gaztaroko urteak alegia. Idazlea literatur sistemaren marginalitatean kokaturik dagoen bezala, pertsonaiak gizartearen marjinalitatean aurkitzen dira. Beraien ingurua, bestalde, erasokorra da: lizun usaina, hondakinak, honelako osagaiak agertzen dira pertsonaien inguruan beren mundua markatuz. Edonola ere, idazleak jakin du denborak eskaintzen duen perspektiba gaineratzen, ironia azalduz. Bigarren atalean (“Eta beste istorio batzuk” izenburua duena) agertzen diren narrazioak heterogeneoagoak dira. Bigarren atal honetan ekialde urrunean gertaturiko istorioen ondoan agertzen dira Galizian kokatutako mundu magikoa bertaratzen dutenak. Hain desberdinak izanik ere, antzeko perspektiba agertzen da gehienetan, istorioetan kontatzen dena oroitzapena izango balitz bezala aurkezten baita, eta, jakina, hau egiten delarik, denboraren igarotzea oinarrizko osagaia dugu narrazio hauetan.

Gotzon Hermosillak oso gutxi argitaratzen du, eta pena da hala izatea, liburu honetan erakusten zaigun bezala, idazle guztiz interesgarria baita, gizakiaren arimaren tolesturetan arakatzen dakiena.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak