« Angelu itsuak | XVI. mendeko erresistentziak »
Elurra ikusi dut / Xabier Lete / Elkar, 2017
Poetaren ibilbidea Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-03-17
Ia zortzi urte pasatu dita Xabier Lete hil denetik, eta bere figura gogoratzeko, Koldo Izagirrek paratutako antologia argitaratu da: “Elurra ikusi dut”. Antologia egiteko, Izagirrek hari kronologikoa hartu du kontuan eta Xabier Leteren liburuetan ez ezik bere diskoetan ere agertzen diren testuak erabili ditu liburu hau osatzeko. Izan ere, Leteren kasuan biak ala biak maila berean kokaturik agertzen dira irakurle-entzuleen memorian. Hari kronologikoa erabiltzen bada ere, gaika irakurtzeko aukera ere ematen da poema bakoitzaren aurrean agertzen diren beste testuei buruzko aipamenak direla medio. Irakurketa, beraz, edozein puntutan hasi daiteke, gida moduko horien bidez idazlearen gai errekurrenteetan zeharreko bidaia bihurturik.
Lana bikaina, Izagirrek egin duena, non alderdi ilunagoak baztertzen ez diren. Leteren obra ezagutzen dutenek ia kronika sentimentala izango balitz bezala errepasatu dezakete. Izan ere, belaunaldi bateko jendearentzat, bizitzaren aurrean aurkitutako euskarria izan zen poeta. 60ko hamarkadan gazte ziren horiek bidelaguna aurkitu zuten Leterengan, idazle honen testuetan beten sentimenduak eta bizipenak islatuta aurkitu zituzten. Beste hitzetan esanda, belaunaldi horren ordezkaria izan zen Xabier Lete. Bere poesian hainbat gai aurkitzen ditugu: Bizi nahi duen herriaren aldarria, zapalduaren aldeko begirada xamurra, inkonformismoa, heriotzaren aurreko jarrera… Gai askok existentzialismoan dute oinarria, arlo soziala ahaztu gabe. Denbora pasatu ahala, heriotza balizkoa izateari uzten dion heinean, poemetan aurkitzen diren kezkek kutsu erlijiosoaren aztarnak hartzen dituzte. Gizakia izan zen poetaren kezka nagusia eta gizakiari dagozkion alderdi esentzialak plazaratzen ditu.
Kronika sentimental moduan irakur daiteke liburu hau, eta alde honetatik begiratuta, gure ingurua zenbat aldatu den ere kontuan hartu behar da. Idazlearen kezkak unibertsalak ziren, baina bere testuak garai bati oso lotuta begitantzen dira gaur egun.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi