kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Errautsera arteko sugarra / Imanol Zurutuza / Elkar, 2002

Oroimena eta heriotza (II) Jon Kortazar / El País, 2003-01-27

Heriotzarekin lotuta dago ere egunotako beste nobela bat, urteko sorpresa omen dena: Imanol Zurutuzaren Errautsera arteko sugarra. Idazleak heriotzarekin lotura autobiografikoa omen du; memoria lantzen duen beste nobela bat beraz. Lertxundik kontzientzia eta memoria lantzen zituen. Zurutuzak, oroimena: “Euskarriak behar ditu oroimenak; makulu gisa baliatzen ditu lekuak, horiei atxikiak ageri zaizkigu oroitzapenak”.

Kantzerraren prozesu batean emaztea galdu eta gero, alargunaren pentsakizunak dira gai Imanol Zurutuzaren nobela honetan. Sentimentalismoa sentimenduaren etsaia bada, irakurleak ikusiko du Zurutuzak jakin izan duela arrisku hori saihesten. Oroitzapenak behin eta berriro joan doaz eta etorri datoz, hiru lau esparruri lotuaz. Eta agian puntu honetan dago nobelaren monotema monotono bihurtzen duen puntua. Hain da tristea gogorra egiten dela bukaerarako.

Saizarbitoriari egiten zaion gutunean dago beste gune bat. Hala beharreko obsesio baten kontaketa da nobela eta, Iratxe Gutierrezek dixit, idazle donostiarraren hainbat eragin nabarmentzen dira, behin eta berriro gai batzuk tratatu beharra adibidez. Elorriagaren nobela ere etorri zait gogora: zatiekin lan egitea, tonu lirikorako joera, oroimena eszenatokian kokatzea…

Guztiek adierazten dute badagoela gaurko nobelan hainbat ezaugarri pareko direnak.

Imanol Zurutuzaren nobelan larri igarotzen ditu orrialdeak irakurleak eta horixe da bere baliorik nagusiena.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak