« Guztion isla | Agian arteak du erantzuna »
Dorrearen eta penduluaren arteko ituna / Amaia Iturbide / Erein, 2016
Ez erasotzeko ituna Igor Estankona / Deia, 2017-03-18
Erromantikoa, sinbolista, uneka surrealista ere bai, Amaia Iturbide bere betiko bideetatik abiatu da Dorrearen eta penduluaren arteko ituna (Erein, 2016) honetan ere. Eszenatokietako aztarnak hasten direnean (Erein, 2011) irakurri nuenean geratu zitzaidan antzeko sentsazioa bizi izan dut oraingoan ere, alegia, poesia hermetikotik eta kriptiko xamarretik arintasunera eta esanahira momentu batean pasarazten zaituela. Bere beste lan batzuk dira Eskaileraren bi aldeetan (Erein, 1986), Itzulbidea (Erein, 1992), Gelak eta zelaiak (Erein, 1994), Lore mutuak eta tuaren ezkontzak (Atenea, 2006).
Dorrearen eta penduluaren hautuak bere esplikazioa badauka: “Dorreak irmotasuna adierazten du. Pendulua, berriz, aldaketaren sinboloa da, baita orekarena ere. Dorrea buruaren sinonimotzat jo daiteke eta pendulua, berriz, bihotzaren parekotzat, biak elkarren beharrean ari direlarik”.
Eta gogora ekarri badit honako azken lan honek 2011ko poemario hura, berritu egin dit halaber Labirintoaren orduak (Erein, 2008) irakurri nuenean geratu zitzaidan aho zaporea. Amaia Iturbidek hitzak baliatzen ditu —edo berauek ostean daukaten irudia—, keinuz beteriko igarobideak sortzeko. Mugak beti harago eroanez eta esperientziaren puruz diskurtsoa landu du. Emaitza poesia sano pertsonal bat da, baina baita zurrun eta hotza ere. Inoiz existitu ez den ideialari testuingurua jartzen dio idazleak: “Gontzetan sartutako iturritik eta/ gauaren erditik aterata,/ mozorroa atzeraikuspena da/ kontajario mutua./ Basamortuari beste basamortu bat/ eransten dio beti”. Beraz kontradikziotik —kontajario mutua— eta baturatik —basamortua basamortuaren gain— ulertu behar dira liburu honetako —are, Iturbideren obrako— mezuak.
Gertaera edo deskribapenik ez itxaron: emozioa erdiesten da maila intelektualean, diskurtso ia-ia filosofikoaren baitan: “Izan nintzen edo izan nahi nuen,/ baina ez nintzen ezer izan,/ harea pikorra baino ez/ historia liburu bateko orrialdeen artean”. Eta lehen ere esan dugunez, poesia eite hori urruna gerta daiteke, eta zaila ere bai.
Obra guztian antzematen zaio hori Amaia Iturbideri. Gaitasuna badauka bilboztarrak zail esateko begien bistakoa, eta erraz adierazteko, ostera, misterioa: “Oroimenean beti eduki arrainen zilarraren eta/ harea alearen urrearen ondasuna,/ trenen isiltasun luzea eta/ itxaroten irakatsi dizuten geltokiak,/ barrutik egituratzen zaituzten/ zuhaitzaren enbor azala eta/ errekaz eginiko esaldia”. Bere unibertso poetikoan egutegiak daude, Gabonak datoz, gaua da, dena doa aurrerantz bezala. Sakonean, ordea, mitoaz ari da uneoro, hizkera bat darabil polisemikoa. Erreala dena bat-batean bihurtzen du irreal. Deskribatzen du gizakia mila eratara. Azpitik egiten den maila sinbolikoko hausnarketa hori da hain zuzen irakurlea daroana sinestera metafora dela egia, eta egia errebelazio bat: “Arantzazko koroa darama/ eta bere buruaren jabe da”.
Dena dela, bilaketa filosofikoa, erlijiosoa edo estetikoa izan, liburuaren 139 orrialdeak irakurri eta gero halako hutsaltasun irudipen bat izan dut bat-batean. Amaia Iturbideren bideak arriskutsuak dira, erretorikaren alderik txarrenak azalerazi ditzake. Ez du jakin askotan idazkera hanpatu eta barroko biguntzen. Karga-karga eginda datoz zenbait pasarte, zenbait gogoeta historiko-filosofiko.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi