« Botere harremanen koktel lehergarria | “Memory Dump” (bis) »
Elkarrekin esnatzeko ordua / Kirmen Uribe / Susa, 2016
Historia eta istorioak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-12-10
Badirudi azken garai honetan memoria historikoari lotutako gaien inguruan ari diren idazlanak euskal literaturaren “main stream” bihurtu direla. Zehazki gerra zibila eta honen ondorioak hainbat eta hainbat libururen ardatz moduan agertzen zaizkigu, Kirmen Uriberen eskutik datorkigun azken nobela honetan ere gertatzen den bezala. Izenburua, “Elkarrekin esnatzeko ordua”, Ezra Pound-en bertso batetik mailegatuta daukan idazlan hau nobelaren eta kronika historikoaren artean kokatzen da. Kontakizuna aurrera eramateko Letamendi-Urresti familiaren benetako bizipenetan oinarrituta, Gerra Zibilaren urteetatik Trantsizio politikoaren garaira arte euskal gizartearen atal baten historia berreraikitzen saiatu da idazlea. Gerra, Europako eta Amerikako erbestea, errepresioa…, gure historia pixka bat ezagutzen duen edonork erraz identifikatzen dituen kontuak aipatzen dira nobela honetan, Txomin Letamendi eta Karmele Urrestik osatzen duten familiaren bizitzari jarraituz. Edonola ere, pertsonaia hauek kontakizunean ardatz bezala funtzionatzen badute ere, kronika historikoaren alderdia da nabarmentzen dena, pertsonaien izaeran ez baita asko sakontzen. Argumentu osoan publikoaren eta pribatuaren arteko tentsioa agertzen zaigu, osagai hauek biak familia honen bilakaeran bereizi ezinak izango balira bezala. Izan ere, argumentuaren garapenean planteatzen den bezala, gizakiak funtsean izaki politikoak dira, eta beraiek egiten duten guztiak esanahiren bat du politikaren aldetik. Eta ezinbestez gertakizun historikoek eragina dute beraiengan, neurri handi batean historiaren subjektu aktiboak izan nahi duten arren. Kontakizuna askotan anekdotara lerratzen da, bai kronika historikoa egiterakoan, baina batez ere bizipen pertsonalak azaldu behar direnean, abertzaletasunaren historiaren eta abertzaleen istorioen arteko mugak lausotuz. Begi-bistakoa da idazleak liburu honen bidez zerbait irakasteko asmoa izan duela. Oso ondo dokumentatuta dago kontakizuna, baina batzuetan nabarmena da historiari dagokiona gehiegi azaltzen dela, xehetasun marjinal ugarirekin, irakurleak kontu horiei buruz ezertxo ere jakingo ez balu bezala.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi