« Memoria berreskuratzea | Zabor kontuak »
Lainoa janez / Juan Kruz Igerabide / Erein, 2015
Aireko arte garaikidea, euria Iker Zaldua / Gara, 2016-04-23
“Euria memorian/ erdi bi egina/ min eta musu-muinka /tantarik tanta…”. Hori Igerabideren azken poema-liburuaren hastapenekoaren hastapena. Eta euria egingo du tantaz tanta, aurrera egingo dugu orriz orri eta blaitu egingo gaitu bere poesiak, izan ere, euria egiten du irakurraldi osoan zehar, ia ateri unerik gabe.
“Memoria eurian/ urtaroz urtaro atzeraka/ lainoa janez/ ahanzturaren kontra:/ udazken, uda eta udaberri,/ eta negu denboran galdua…”, dio poema berean. Memoria eta urtaroak aipatzen ditu. Liburua izango denaren iragarpena bailitzan, izan ere, besteak beste, denboran aurrera egingo baitugu tantaz tanta, azken unea hurbiltzen den heinean haurtzaroa oroituz: “… itxura aldatu/ eta beste norabait bideratu,/ poz alderantz, esate baterako,/ edo haurtzaroko/ amildegi isilerantz…”.
Urtaroak denboraren orratzaren metafora dira eta memoriak, oroimenak, haurtzarora garamatza, poz alderantz.
Poesia hertsia dela esango dute batzuek, hertsiegia akaso. Igerabidek zizelkatzailearen modura jokatzen du idazterakoan, testua sortu eta ondoren zizelkatu egiten du, eta zizelkatu eta zizelkatu, zentzua galtzearen arriskuarekin dantzan, baina badaki noiz geratu, eta aleak ederrak geratzen zaizkio.
Ez da azkenaldian nagusitzen ari den poesia narratiboan kokatzen, poesia iradokitzaileagoa da hau, nire lagun batek esango lukeen moduan “poesiagoa”. Baina, ez naiz ni sartuko poesiaren definizioan. Hain zuzen, idazteaz eta poesiaz ere mintzo da Igerabide, eta ohartarazi egiten digu: “Poesia ezin ba irakatsi,/ ezin ba jakintza gisa jaso;/ erakutsi baino ez,/ lotsarien gisan…”.
Liburu honetan aurkitu ditugu Pessoa, Shakespeare, Mirande edo Lizardi. Aurkituko ditugu Heidegger, Nietzsche edo Parmenides; Van Gogh, Picasso, Bach eta Beethoven. Keinu eta zita ugari, idazle honen atzean irakurle eta ikertzaile amorratua dagoenaren seinale.
Horixe euripean irakurri dezakeguna, idazle, filosofo, pintore eta musikarien artean topatuko duguna, beti esan ohi dudan moduan, aleka irakurtzeko, eta ez kolpeka.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui