« Ez dut moztuko bizarra | Idazlea bizitzaren obsesioak harrapatua »
Karanbola toxikoak / Andoni Urzelai / Susa, 2015
Karanbola toxikoak Usoa Alberdi Fernandez / Aizu!, 2016-04
Aitortzen dut: aurren-aurreneko esaldiak bultzatu ninduen Andoni Urzelairen lana irakurtzera. Gehienbat, whiskia eta zigarro mordoa nahasten dituelako, eta, eskuarki, horiez baliatzen diren pertsonaiak ilun samarrak izaten direlako, malenkoniatsuak, sarkastikoak, adar-jotzaile amorratu eta nahiko gaiztoak… koadrilako alaiena ez, behintzat. Zer esango dut, bada, bereziki erakartzen naute halako narratzaileen kontakizunek; agian izango da Bukowski zaharra ekartzen didatelako gogora…
Karanbolek ere era berean liluratzen naute, bizitzakoek: zoria tarteko jasotako emaitzek edota jasandako ondorioek; zer edo zer, nor edo nor, ukitu edo mugitu eta beste hainbestek ere aldaketa sumatzeak; ekintza bat egin eta eragina dozena bat bidetan hedatzeak… kasualitateak eta kausalitateak, biek berenganatzen dituzte nire interes eta arreta erremediorik gabe.
Hortaz, esan dezadan aretxabaletarraren istoriotxoek, tarteka elkarloturiko pertsonaia garratz zenbaiten gorabehera korapilatsuek (batek berak ere ez du merezi bestelako adjektiborik), gizon eta emakume estutuen ahotik, ase dutela nire zaletasuna apaindurarik gabeko literatura irakurtzeko. Gauzak burura etorri ahala botatzea, paper-orrietan, bederen, ekintza laudagarri bezain askatzailea da; denok egin beharko genuke tarteka bene-benetan pentsatzen duguna idatzi. Ozenki esatea, beharbada, gehiegitxo litzateke-eta.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez