« DFW, ozeanoetan zarena | Super bizitza »
Kearen fiordoa / Iñaki Petxarroman / Elkar, 2015
Baleazaleak arriskuan Xabier Etxaniz Erle / Argia, 2016-02-28
Euskal arrantzaleek hainbat abentura izan dituzte historian zehar, bai eta gure zaldun eta marinelek; hala ere, oso gutxi dira horien inguruko literatura lanak. Aurreko batean orri hauetan bertan komentatu genuen Justin Hiriart komiki lana dugu lan bakanetako bat. Eta azken hori bezala, Kearen fiordoa abenturazko lan interesgarri eta entretenigarria ere badugu.
1615ean Islandiako mendebaldeko fiordoetan jazotako gertakari historiko batzuetan oinarrituta, Iñaki Petxarromanek nobela historiko guztiz interesgarria idatzi du. Euskal marinelak, ohiko arrantzaldia egin ondoren, harrapatuta geratu ziren eta hala zeudela islandiarren eraso bortitza jasan. Euskaldunen artean hildako ugari izan ziren (sarraskitzat hartu izan da hainbat lanetan hogeita hamabi lagun haien hilketa) eta hango istorioen/historiaren narrazioa da nobelan aurkezten zaiguna, kasurik gehienetan benetako pertsonaien izenak erabiliz.
Martin Villafranka dugu horietako bat, kapitain gaztea, esperientzia gabekoa eta aurreko ibilaldietan Islandiako neska batez maitemindua. Petxarromanek, nobela historikoetan gertatu ohi den bezala, errealitatea eta fikzioa uztartzen dizkigu, dosi neurtuetan irakurketa erakargarria lortuz. Eta benetan lortzen du irakurleak abenturetan harrapatzea. Euskaldunen larritasuna, beldurra, kemena senti daitezke narrazioan. Bai eta Martinen eta Huraren arteko maitasuna edo Jon Gudmundsson artzain protestantearen eta Pedro euskaldunaren arteko adiskidetasuna ere.
Euskal baleazaleak Islandiako fiordoetan harrapatuta geratu dira, itsasontziak gainera urperatuta ekaitz baten ondoren, eta egoera horretan, Ari Magnusson magistratuak bertakoak bidaltzen ditu euskaldunen kontra, bortxaketak, lapurretak eta beste hainbat gaiztakeria leporatuta. Intriga eta tentsioa ageri zaizkigu, jakin ere badakielako irakurleak ez dela amaiera zoriontsua duen maitasunezko nobela horietako bat; eta hori argi geratzen da Martinen heriotza jazotzean. Lehenago ere beste eraso batean egoeraren gordintasuna nabari da, bizitzaren balio eskasa lurralde haietan. “Ikararen mende iritsi da Ramiro Martinengana, egunak eta gauak mendi izoztuetan barrena ibili ondoren, ia ezer jan gabe (…). Ia hitzik egin gabe ulertu du Martinek dena, herioa islatzen baita Garziaren begietan”.
Azken batean Kearen fiordoa gertakari historikoetan oinarritutako nobela bizi eta irakurlea harrapatzen duten horietakoa dugu. Abentura, maitasuna, adiskidetasuna, nahikeria eta beste hainbat sentimendu, gertakari, pasadizo biltzen dituen nobela ederra. Gure historia hobeto ezagutzeko balioko du Iñaki Petxarromanen lehen lan honek, bai eta une atsegina igarotzeko, zalantzarik gabe.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro