kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Irlak / Agustin Arrieta Urtizberea / Erein, 2015

Errealitate distopikoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-02-13

Liburu honetan hogeita hamar narraziotik gora biltzen dira. Argumentuaren aldetik denetarik irakur daiteke. Adibidez, zientzia fikziozko idazlanak topa daitezke. Kasu hauetan aurkezten zaigun mundua etorkizun batean kokatuta dagoelarik, etorkizuneko mundu horrek gutxi dauka zoriontsua izatetik, idazlearen jarrera oso ezkorra baita. Baina distopiarekin parekatu daitekeen ingurune hori ez da bakarrik etorkizuneko kontua. Gaur egungo munduan kokatuta dauden istorioetan irakurlea konturatuko da distopiaren mugan dagoela. Batzuetan inpresio xumea da, bestetan nabariagoa da, baina Agustin Arrietaren narrazioetan islatzen den munduan badago zerbait harmonia apurtzen duena, gizartea den makineria horretan engranajeren batek huts egingo balu bezala. Izan ere, pertsonaiek erakusten dituzten usteak eta beraien errealitateak erakusten duena ez datoz guztiz bat… pertsonaiak konturatu ere egiten ez diren arren. Pertsonaiak lehiatzen dira jokatzen beren bizitzetan dena era orekatsuan antolatuta egongo balitz bezala, baina bitartean beraien inguruko munduak arrakalak erakusten ditu, itxurazko oreka hori edozein momentutan apurtzekotan dagoelarik. Batzuetan ematen du idazlea arduratuago dagoela planteamendu horren adibideak izan daitezkeen narrazioak eraikitzen, istorioak kontatzen baino. Narrazio batzuk ez dira oso laburrak, baina edonola ere nabaria da askotan argumentuaren aldetik nahiko eskematikoak diren ipuinak direla hemen argitaratzen direnak. Pertsonaiek ez dute sakontasun handirik eta askotan balio funtzionala baizik ez dute, ideia edota jarrera batzuen errepresentazioa dirudite-eta. Istorio batzuk etorkizunean kokatuta daude, beste batzuek gaurko mundua islatzen dutela dirudite, arazo handirik gabe guk ezagutzen dugun inguruaren isla moduan identifikatzen baitira. Edonola ere, idazlea nahiko zehaztu gabea da halako mundua deskribatzerakoan. Batzuetan pertsonaien izenak beste indiziorik ez dago gutxi beherako kokapen bat egiteko. Honen ondorioa, unibertsalizazioa: edonongoak izanik, hemengoak ere izan baitaitezke, ezkortasuna orotarikoa da-eta.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak