kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Zangotraba / Juan Kruz Igerabide / Erein, 2014

Zangotraba edo giza kondizioaren metafora Mikel Asurmendi / argia.eus, 2015-05-24

Literaturaren menturan ibili ginen atzo arrastirian, Hendaiako Zokoburun. Juan Kruz Igerabide-ren Zangotraba nobela izan genuen hizpide, nobelagile bera lagun.

Solasaldia oparoa izan zen. Idazleak gauza franko kontatzeko dauka gure historia berriaz zein literaturaz. Juan Kruz Igerabidek poliki kontatzen du, abegi onekoa baita, izaki. Alabaina, berak dioenez, berea ikusmolde bat baino ez da, egiara edo errealitatera hurbiltzeko bat. Nork berea izaki, betiere.

Zangotraba-ra hurbildu nahi izatera, hona lagunen arteko bideak utzitako arrasto zenbait.

— Nobela Irunen girotua da, Donostia eta Baiona bitarte. Trama 1975-1981eko aldian gertatzen da. Trantsizioa deitutakoan, alegia.

— Idazleak esan zuenez, “trantsizioko bizipenek naizenaren nortasuna osatu zuten” . Horren ondorioa da Zangotraba.

— Garai hura zirraragarria izan zen, konbultsioz beteta. Alta bada, jendartea iraultzaren egunsentia bizitzetik ilunabarrera iragan zen amen batean.

— Iraultza egingarriaren dezepzioak desilusioa eta desolazioa ekarri zituen, eszeptizismoa zabaldu zen. Mundua —jendartearen eta botereen indar korrelazioak— aldatze ahal eta uste izatetik mundua zena baino are konplexua bilakatu zen. Baita erlatibismoa nagusitu ere, aldian-aldian gertatu legez.

— Den-dena ez zen txarra izan, ondorioak ere ez. Egileak, irakasle den aldetik, bizitako latzetatik zer erakutsia badu, eta berak jaso zituen doktrinamendua eta dogmak purgatu ahala, irakasle libreak hezten saiatzen da.

— Otto Dix margolariaren Gerra koadroak biztuarazi zion eleberrigileari Zangotraba idazteko sugarra.

Zer da Zangotraba? Hurrengo hitzok zertzeladak baliran hartu eta liburuaren estanpa bat osatu dezakezu, liburura hurbildu aldera.

— Nobela giñol modura antzeztuta dago. Antzerkiak eta inauteriak taxua eta kolorea ematen dizkiote. Trantsizioa fartsa handia izan zenaren seinale.

— Pertsonaia nagusia (Juan eta Joxe, nortasun bikotzekoa) gure soinean daramagun mozorroaren karikatura da, muturrera eramanda betiere. Pertsonaiak pertsonaia, badaude ere —pertsonok ere dugun— koherentziaren isla direnak.

— Alta bada, pertsonok nagusiki, Zangotrabako pertsonaien antzera, irrikek, emozioek eta pultsioek bultzatuta obratzen dugu oroz gainetik. Pultsioa izan zen Igerabide-ren hitz gakoetako bat, eta halakoxe ageri ere bere nobelan.

— Ez da hitz gako bakarra. Bizitzan nola nobelan traizioak munta handia dauka, baita absurduak ere. Gure izatearen absurdua barneratu eta azaleratu gabe, gaitza da bizitza jasatea. Ironiaren bitartez egiten dugu aitzina halaber. Ironia ere berba giltza da, alafede. Traizioa, absurdua eta ironia dira nobelaren hitz klabeak.

— Zangotraba giza kondizioaren metafora duzu. Pertsonak historia behin eta berriz errepikatzera kondenatuta gaudela berresten diguna, nolabait. Otto Dixek XX. mendeko mundua margotu legez, pertsonok sorrarazitako krudelkeria jasan ahal izateko Zangotrabak negarraren barrea iradokitzen digu, bizitzan aurrera egiteko gure irri zuria barregura beltzaz zipriztindu beharra proposatu ere.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak