kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bi urtetako kronika fakultatiboa / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2015

Gaixotasunaz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2015-04-03

“Bi urtetako kronika fakultatiboa” izenburuko idazlana da Joan Mari Irigoienen azken poema liburua. Idazlan honetarako idazleak bere burua hartu du lehengai moduan, zeren bertako poema guztiak idazleak jasaten duen gaixotasunaren inguruan ari baitira. Liburuaren planteamendu orokorra idazleak bere gaixotasunaren aurrean izan dituen gorabeheren arabera antolatuta dago. Gorabehera horiek erakusten diguten ibilbidean idazlea hainbat fasetatik pasatzen ikusten dugu. Lehenengo eta behin, gaixotasuna mamu ezezagun moduan aurkezten zaigu, izenik ere edota izena ipintzerik ere ez duen zerbait. Gaixotasunak, dena dela, laster izango du izena, eta izenarekin batera zehaztasuna, eta kontrola daitekeelako ustea. Idazleak izendatzen duen moduan: lehen mailako albo esklerosia izango da mamuaren izena.

Poema liburuaren parterik handiena depresioaren garaian jasandako gorabeherak azaltzeko erabiltzen da, horixe baita benetan mina ematen diona. Eta sufrimendu askoren ondoren, momentu epifaniko batean depresioa gaindituta geratuko da. Idazleak depresioa gaindituta daukan momentu horretatik idazten du, eta horrexegatik gai da ibilbide osoa pixka bat urrunetik begiratzeko eta honen ondorioz hotzago aztertzeko. Poema-bildumaren formatua hartzen du idazlanak, baina, egia esan, bertan agertzen diren testuek poesia baliabide gutxi erabiltzen dituzte. Edonola ere, lerroen banaketak erritmo berezian irakurtzera behartzen du irakurlea. Idazleak, bestalde, ez du aukera galtzen noizean behin egurra banatzeko, ironiak eta sarkasmoak defentsarako euskarriak ere ekaini baititzakete. Nia biluzten digu idazleak gehiegizko moduan, nire ustez. Eta honek liburuari lekukotzaren balioa ematen dion heinean, poesiaren ikuspuntutik begiratuta mugatu egiten du.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak