« Hamasei bizitza pusketa | Tximeleta, mendian »
Orpoz orpo / Ernesto Prat / Txalaparta, 2014
Orpoz orpo Alaitz Andreu / Aizu!, 2015-02
Arnasestua. Arnasestua. Arnasestua. Norbait dabilkizu atzetik, orpoz orpo, pistola eskuan; edo polizia-plaka edo kaputxa soinean. Arnasestua. Arnasestua. Arnasestua. Norbait dabilkizu atzetik, zirriak eginez fin, alua ozeano bihurtu arte, zakila are gogorrago jartzeraino. Tantak, marrubiak, ezpainak (handiak eta txikiak), hazia eta arnasestuak. Julia Roberts. Literotura.
Karlos Karlitos da Ernesto Prat Urzainkiren bigarren nobelako protagonista. Iruñeko gazte mugimenduan barreiaturik, sasira egin beharko du alde, Frantzia aldera, zenbait atxiloketa direla-eta. Halere, sasiko hotzak eta barrenak berotuko dizkizu larrua jotzeaz gain masturbatu ere egiten den Karlitosek. Sarritan, barre algarak ere alaituko dizu aurpegia. Izan ere, hainbat egoera bitxi eta barregarri biziko ditu zakil tente etengabe horri kasu egiteagatik. Behin eta berriz zut, astazakil hori.
Hemen gorderik edota han biluzik, badirudi kontrapuntua eman nahi izan diola idazleak betiereko heterosexualitate gogaikarriari; gizontasun hegemoniko zakilixuten usteak erdi usteltzen baitituzte maiz Karlosen ingurukoen pentsamenduek. Gainera, protagonista heteroak, hain heteroa denak, ezingo dio beti eutsi bere heteroego horri. Faloa zimur.
Hortaz, barrea, aieneak eta tiroak. Guztiak elkarrekin, edo elkarren segidan. Orpoz orpo.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi