« Libertateari esker eta zor | Erraiak »
Erraiak / Danele Sarriugarte / Elkar, 2014
Erraietan barrena Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2014-05
Danele Sarriugarte (Elgoibar, 1989) Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatetik, eta Alemanian eta AEBetan ere ikasi du.
Egun Bartzelonan bizi da, eta itzulpengintzaren inguruko elearazi.org webgunea kudeatzen du Garazi Arrularekin batera. 2012. urteko Igartza sorkuntza-beka irabazi zuen Mamuak nobela proiektuarekin, eta sari horren bidetik Erraiak nobela argitaratu berri du Elkar argitaletxearekin. Lehenago, Esku hori! (Txalaparta, 2012) bilduman ipuin bat kaleratu zuen eta Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak (Edo!, 2013) libururako Judith Butler filosofo estatubatuarraren artikulu bat itzuli zuen ingelesetik, beste hainbat lanen artean.
“Monologue intérieur, barne bakarrizketa modua abiarazten duen botoia sakatzen dut, lokietan gotortutako bozei mihia askatzen diena, eta lehen kontsonanteak urratzen du onomatopeien gehiengo osoa”.
Nobelaren lehen kapituluaren amaierako hitzak dira, kontakizunari hasiera ematen diotenak kasik. Fikziozko protagonistak hizkuntza landua erabiliz, eta era gordinean, idaztera bultzatzen duen bikote-harremanaren haustura eta haustura gertatu arteko bilakaera erretratatzen ditu. Kontaketa horretan iraganean edukitako harremanen disekzio autoironikoa ere tartekatzen du. Intentsitate handiko kontakizuna da, protagonistaren inguruaren azterketa eta kritika zorrotza plazaratu eta hainbat arazo mahai gainean jartzen dituena.
Erreferentzia artistikoz eta joko estetikoz jositako bakarrizketak narratzailearen erraietan sakontzera eramango du irakurlea, ziurtasunez ebakitako hitz bakoitzarekin gehiago barneratzen delarik.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi