kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Biribilgune / Katixa Dolhare-Zaldunbide / Elkar, 2014

Hainbat herritan arrotz Danele Sarriugarte / Deia, 2014-06-07

Egunkariko aipamenaren bitartez izan nuen estreina Biribilgune eleberri honen berri, harrigarriki, Iparluma bekaren eskutik datorren lana izanik aurreikustekoa litzatekeelako aurrez ere propaganda pixka bat gehiago jasoko zuela beste kasu batzuetan horrela izaten delako. Bego horretan. Egunkariko aipamenean jakin nuen intrigazkoa-edo zela eleberria, inkesta bat zuela abiapuntu eta nor eta euskal literaturako detektibe erruraletan finena erreferentzia. Dolharek berak aitortua Amaia Ezpeldoirekiko keinua, tren-bidaia luzeetan bihotza goxatzen laguntzen zioten Itxaro Bordak irudikatutako pertsonaiaren abenturek. Hitz gutxi horiek nahikoa eta sobera nire interesa pizteko, neuri ere irribarreak franko atera baitizkit Amaiak Bardeetan, Bilbon, Baionan eta abarretan.

Hartu nuen liburua, beraz, eta esan dezadan ahobilorik gabe: azalak ez dio mesederik egiten. Iparluma gisako kolekzio bereizi baten balizko onura/kalteetan eta kolekzioaren diseinu orokorrean sartu gabe iruditu zait koloretako marrazkia erabat dela nahasgarria, HGLko abentura-liburu baten aurrean zaudela dirudi. HGLko abentura-liburuek, noski, ez dute berez ezer txarrik, baina azalen arteko orrietan aurkituko duguna ez dator inondik inora sailkapen horrekin bat. Ez dut uste esteta mokofinen kontua denik, ezpada funtsezko zerbait, azalak tentu handiagoz aukeratze behar hau.

Orrialdeak pasatzen hasi eta ikus dezakegu Bordarekiko lotura ez dela soilik gure nobela honetako protagonista izengabearen eta Ezpeldoiren arteko adiskidetasuna. Kontrara, Bordaren pentalogian detektibegintza aitzakia den heinean gai politikoak, sozialak eta pertsonalak jorratzeko, Dolharerenean ere bertsu, inkesta heldulekua da ardatza bainoago, bilaketa esistentzialerako. “Malgutasun moral eta ideologikorik gabeko (euskal) herrikideen artean” (13. orria) arrotz sentitzen den narratzaileak bidean topo egingo du bere antzera sorterriarekin nolabaiteko gatazkan dauden pertsonaiekin: auzoek adoptatutako Sinbulunbai umearekin Harriagan, hautu sexuala dela-eta jaioterrian bizitzea zail duen Mamadurekin Dakarren, frantses jaio baina frantses egokitzat sekula hartuak izango ez diren migranteen seme-alabekin Pariseko Meaux banlieuean. Aski ezpeldoitarrak ere badiren lekualdatze geografikoei esker iristen zaizkigu, besteak beste, kolonialismoaren bi alde, batetik, kolonia ohietako egoeraren konplexutasuna sakonago ulertzeko nahia, bestetik, kolonizatzailearen ezgaitasuna eta gogorik eza bere iraganeko gehiegikerien ondorioak kudeatzen hasteko. Horrez gain, agertzen zaizkigu emakumeen subordinazio-egoerak hemen, hor, han eta harago, baina baita indarrez eta kuraiaz betetako andreak ere, eta narratzailea egoera zitalenetik salbatzen duen neskato argia.

Arin doakizu liburua esku artean, euskara batua zabaltzen eta arnasarazten duen hizkeran, apur bat biribilegia dirudien amaierara heldu arte. Apur bat birilegia, apur bat zoriontsuegia, badakigu denok bizitza zein gordina den, baina segundu batez gelditu eta pentsatu dut eleberriak deskribatzen dituen eguneroko tragedia latz guztietan, eta zer demontre, itxaropen izpitxo bat eskertzen da, ondo amaitzen den istorio bakar bat ez da hain sinesgaitza, sorterri eta molde diferenteetako elkarbizitza sustatzeko deia, ez flower-powerki, baizik eta guztion esfortzuz.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak