kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Hitzak argi / Juan Ramon Makuso / Pamiela, 2014

Taupaden doinua Jose Luis Padron / Bilbao, 2014-06

Poesia liburu berri bat eskuetan, haren izenburua Hitzak argi. Juan Ramon Makuso (Errenteria, 1961) poeta eta filosofia irakaslearen bere laugarren poesia liburua, Pamiela argitaletxeak plazaratua.

1998an, beste hainbat egilerekin batera, Besatari argitaletxeak plazaratutako Pentsamenduaren erresistentzia liburua argitaratu zuen Makusok. 2004an, Ediciones Betarekin, Bizitzeak hil egiten du poesia liburua eman zuen argitara. Elea argitaletxeak plazaratu zion Hiri gorazarre, bere bigarren poesia liburua, 2006ko maiatzean. Oraina galdua (Solasaldi platonikoa) 2008an kaleratu zuen, Ereinen bitartez. Eta urtebete beranduago kaleratu zuen, baita Erein argitaletxearekin ere, Huntza hezur berritan poema liburua.

Hitzak argi irakurtzen hasi bezain pronto, hitzak joaten diren bidetik galderak etortzen hasten dira. Poesiaren erreinuan sartzerakoan, nabarmena da artifiziorik gabeko hitzaren lurraldetik igaro beharko dugula. Liburu honetan ez dago tranparik. Hitzak hitzen eraikitzaile dira, eta haien bitartez eraikitzen da poesiaren lirika, lirikaren lehen hastapenean bezala, ez lirikokeriaren ahots taxugabean.

Makusok 70 poema bildu ditu 90 orrialdetan. Poema laburrak, zehatzak, musika eta irudia iradokitzen dutenak. Bizialdiari ekiten dion poza agertzen da liburuko orrialdetan, poetak haren barru ezin berdindutik idaztean sentitzen duena irakurleari modu ezin berdinduaz sentiarazteko. Sentimenduen etengabeko bidaia hitzen labirinto luze-zabalean.

Liburuak bost atal ditu, laugarrena da ezberdinena. Bertan kantu bat eskaintzen da, liburuaren ernamuinari nolabaiteko omenaldi moduan ulertu beharko litzatekeena: hitzaren doinua hitzaren berezko doinuaren bidera itzultzen da. Eta berriro berresten da, horren bitartez, hitzaren garrantzia gizakien historian. Hitzak gizatasuna eraikitzen baitu isiltasunaz bestalde, soinuz beterik, bihotza zalapartaka.

Poemak irakurtzerakoan, hitzaren balioa eta garaia, haren errebindikazioa, giza altxorrik preziatuenaren moduan sartzen da orrialdez orrialde. Arnasa kulunkatzen da poesia liburu honetan, hitza bera baita gai poetiko. Eta liburuaren amaieran, poesiaren azken hitza iradokitzen du poetak. Galdera irekia, berriz: poesiaren ondoren, zer? Norberak bilatu beharko du bere erantzunaren argia, bere hitzaren lurraldea. Bihotzak zer doinu, zer taupada duen nahiago.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak