kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Harrotasuna eta aurrejuzguak / Jane Austen (Ana Isabel Morales) / Elkar, 2013

Klasikoaren itzulpena Javier Rojo / El Correo, 2014-04-18

Euskal liburuen argitarapena dela-eta, oroimen pixka bat dugunok buruan daukagu garai batean beste hizkuntza batetik euskarara liburu bat itzultzen zenean nola hurbiltzen ginen halako idazlanetara, beste hizkuntzetan ezagutzen genituen klasikoak euskaraz ere irakurtzeko irrikatan. Euskal itzulpengintzaren hasikin loriatsuak ziren eta hizkuntza oraindik ere lanabes zurrun moduan aurkezten zen. Eta bestalde, irakurle moduan, gu ere entrenamendu faltan geunden. Testuinguru horretan, itzultzaileak aritzen ziren ia-ia alferrikakoa ematen zuen borroka batean, beste hizkuntzetako klasikoak euskarara hurbiltzen. Hauxe etorri zait burura Jane Austen-ek idatzitako “Harrotasuna eta aurrejuzguak” izenburuko nobela euskal itzulpenean irakurtzean… Halako hasieren ondoren eta zailtasun guztiak gaindituz, euskal itzultzaileek lortu duten mailaren adibidetzat har dezakegu liburu hau, itzultzaileak, Ana Isabel Moralesek, lortu baitu itzulpen batez nire ustez esan daitekeen laudoriorik handienaren merezimendua: liburuan ez da itzultzailearen eskua nabaritzen. Itzulpena goi-mailakoa dela, alegia.

Bestalde, Jane Austen-en liburuari buruz, hain ezagunak diren beste klasikoei buruz bezala, zaila da gauza original eta berri bat esatea. Irakurleak liburu honetan zehar XVIII.mendearen amaierako Ingalaterran gizon eta emakumeen arteko harremanei buruzko disekzio bikaina aurkituko du, klase mailek markatutako eta mugatutako gizarte baten deskribapen ikusgarria. Bestalde, pertsonaien psikologian sakontzen jakin izan zuen idazleak, kritikak eta ironia bazterrean utzi gabe. Gaurkotasun handiko istorio bat aurkezten digu nobela, noizean behin komedia erromantikoaren kalifikazioa ere eman zaionak.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak