kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Alkasoroko Benta / Mikel Taberna / Susa, 2013

Alkasoroko Benta Asier Sarasua / Eibartik, 2014-01-14

“Lesaka eta Bera artean dago Alkasoro. Denetik saltzen da hango bentan, eskuinean baitauka denda eta ezker aldean taberna; beraz, handik igarotzen dira biztanle guztiak, oraintxe ez bada geroago. Bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, 50eko hamarkada amaieran jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua” (sinopsitik).

Mikel Taberna nafarraren azkenengo lana, lehenengo eleberria, nolabait Txokolatezko dinamita ipuin-liburu hari (Susa, 2001) jarraipena ematen diona. Aurreko hura gustatu zitzaidan, baita hau ere.

Martin Irazoki gaztearen eskutik Alkasoroko (eta inguruko) bizimoduaren gora-beherak ezagutuko ditugu: 50. hamarkadako Euskal Herriko giroa, 60ko industrializazioa eta bizimodu aldaketa, 70. hamarkadako aldaketa politiko eta soziala… Alkasoro ez ezik, Irun eta Iruñea ere bisitatuko ditugu, Bordatxon hasi eta Bordatxon amaitzen den istorioarekin.

Garai bizia; aldaketa garaia. Euskal Herri tradizionala atzean geratzen hasten den sasoia. Eta Martin Irazokik ematen digu aldaketa horren berri. Eleberriak ere horrela egiten du, nolabaiteko kutsu kostunbristarekin hasiz, baina gutxinaka ukitu politiko eta sozialagora joaz, urteak igaro ahala. Ni neu “antzinako Euskal Herri” haren zale naiz, eta gustura irakurri ditut lehenengo atalak, baina esango nuke liburuak hobera egiten duela amaieran, eta liburuaren zatirik onenak azkenengo bi kapituluak direla, bukaerako ezustekoak barne (pare bat bai, barrena).

Esan bezala, protagonista bera da kontalaria, lehen pertsonan dago idatzita liburua, eta errealitatetik oso hurbil sumatzen ditugu kontakizunok. Tabernaren unibertso hurbila (Alkaiaga, Bortziriak eta Bidasoa), beste izen batzuekin damaigu idazleak (Alkasoro, Seierriak eta Urrabia), baina irakurleak berehala jartzen ditu mapan, lekuak ez ezik, baita hainbat gertaera eta pasarte ere (Taberna ere imajinatu dezakegu, Irazoki bezala, Alkasoron jolasean, futbolean edo zurrutean).

Hizkera bizia, landua, nafar ukituz hornitua, oso erakargarria eta eleberriari zoragarri doakiona. “Doinu naturala” aipatu du Asurmendik. Horixe da! Naturala ez ezik, eraginkorra ere bada, kontakizunerako doi-doia (tira, Zalduari ez zitzaion horrenbeste gustatu, eta arrazoi punttua ere badu, baina ez egiozue kasu handiegirik egin).

Liburua 10 kapitulutan dago banatuta. Neurri batean ipuin itxura dute, istorioak hasi eta buka, eta derrigorrezkoa da Txokolatezko dinamita hura gogora ekartzea. Orduko ipuin-bildumari iruzkina egiteko orduan, hauxe zioen Aingeru Epaltzak duela 10 urte inguru: “pena bakarra hartu dut, Txokolatezko dinamitaren osagaiekin zer-nolako nobela puska idatz zitekeen pentsatzean”. Ba, hauxe da dinamita eleberri bihurtua, edo.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak