kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Zure bila itsasoa bidaliko dut / José Luis Padrón / Bermingham, 2002

Poetak itsasoa bidali digu minen sendagarri Mikel Asurmendi / Irunero, 2002-07

Udan gure bizimodua amiñi bat geldoago garatu ohi dugulako, udan gure minak azkarrago sendatzen edo usteltzen direlako, udan desirak fite asko gorritzen eta fite asko ahitzen direlako, “Zure bila itsasoa bidaliko dut” liburua zuregana bidaltzea bururatu zait.

Lurra (lehorra) eta itsasoa bikote bereiztezinak dira. Elkarren ondoan daude, elkarri elikatzen diote, elkar laztatzen dute, elkar osatzen dute, beren beharrak aitortzen dizkiote elkarri, eta elkarren baitan biltzen dira egunaren eta gauaren magalean.

Funtsean, lehorra eta itsasoa, bizitza eta heriotza bezalaxe, izakari baten bi aldeak dira, batek ez du bestea gabe izaterik. Eta bikote honen alboraezinezko jitea mina da. Mina izan daiteke lurra, eta mina izan daiteke itsasoa, bananduak nahiz biak batuak.

Jose Luis Padrónen liburuan mina itsasoa da, sekulan agortzen ez den mina. Eta gu, berriz, lurran gabiltza, hemendik harat, noraezean, iluntasunean. Eta argia bila gabiltzala itsasora hurbiltzen gara, itsasoa ukendu sendagarria bailitzan. Eta lurra (lehorra) mundu bihurtu zaigu, mundu ilun eta estua, gero eta ilunago, gero eta estuago.

Eta poetak itsasoa bidali digu minen sendagarri. Poesia argia baita edo iluntasunean bide egiteko hitzez osaturiko ukendua. Argia berebizikoa dugu biziko bagara, eta hitza ere bai. Hitza, ordea, sobera usatua dugu jada, ukendu marruskatuegia da hitza, hitzari erabiliaren erabiliaz diztira joan zaio, erabiltzearen poderioz hitzaren funtsa eta diztira uxatu ditugu.

Eta horregatik bizi gara minez, eta horregatik itsasoa bera minez dago, eta poetaren hitzak mingarriak dira, eta minak min, baliteke hitzok elkarren ondoan, elkar laztantzen, elkar osatzen, elkarri erantzuten, gure minen sendatzeko poemak osatu izana. Ez da samurra Jose Luis Padrónek bidali digun mina, itsasoaren bitartez eta honen izenean. Berauek gozatzea eta sendagarri bihurtzen gelditzen zaigu guri.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak