« Elipsiaren alde eta klixearen kontra (besteak beste) | Ibai izoztuen hondoan »
Hobe isilik / Garbiñe Ubeda / Elkar, 2013
Galtzaileen memoria Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-12-06
Gerra Zibilaren ingurukoak kontatzea literaturan gure artean aurki daitekeen korronterik inportanteenetako bat bihurtu da azken urte hauetan. Garbiñe Ubedak Hobe isilik izenburua duen bere lehenengo nobela honetan bide horretatik jotzen du. Hobe isilik lehenengo nobela badu ere, horrek ez du esan nahi idazleak ez duenik idazketan eskarmenturik, kazetaritza lanetan aritzen baita eta kronika eta saiakeraren arloan koka daitezkeen liburu eman baititu argitara. Baina kazetaritzatik datorren arren, esan behar da beste idazle batzuek ez bezala Garbiñe Ubedak idazketa estiloan ere jartzen duela arreta. Nobela honetan lehenengo pertsonan hitz egiten digun pertsonaia-narratzailea bere aitonaren irudiaren bila abiatzen da. Berak ez zuen ezagutu. Gerra Zibilean galtzaileen alderdian aritu ondoren (anarkista zen aitona), Frantziara pasatu zen eta han galtzen dira bere aztarnak. Izeba batek gordetako eskutitz batzuk dira aitonaren bizitza berreraikitzen hasteko dauzkan osagaiak eta haietan oinarritzen da bere bilaketan aritzeko.
Honen jardunak ikusgarriak izan daitezkeen bi ezaugarri dauzka, bata, kontamoldeari begira eta bestea, haren motibazioak azaltzeko-edo balio duena. Izan ere, narratzaileak aitonaren irudia eraikitzen duen bitartean bere gainean sortu duen irudiarekin dago hizketan, aurrean izango balu bezala. Bestelde, motibazioa dago: osagai misteriotsu bat agertzen zaigu, narratzailea aitonaren aztarnen atzetik ibiltzera bultzatzen duena… odolaren deia, nolabait esateko. Eta honelako narrazioetan gertatzen den bezala, familian gordetzen diren sekretuekin egiten dugu topo, aurreko belaunaldiek gordeta eduki nahi zituztenak azaleratzen baitira.
Galtzaileen memoria eraiki nahi du idazleak eta dudarik gabe Hobe isilik gustura irakurtzen da. Arrisku bakarra du: gaia gehiegi erabili delarik, irakurlea dagoeneko nekatuta aurkitzearena.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi