« Ospelaren adierak | Elkartasun poetikoak »
Zorion handiegia / Alice Munro (zenbait itzultzaile) / Meettok, 2012
Eppur si muove Gorka Bereziartua / Argia, 2013-07-28
Nazioarteko sona, kritika onak eta txaloak jaso dituen idazle gehienei bezala, Alice Munrori ere agertu zaio kritikari bat “meh!” esaka. Christian Lorenzenek duela bizpahiru hilabete London Review of Books aldizkarian argitaratutako artikulu batean zorrotz disekzionatu zuen kanadarraren azken liburua, Dear life, eta haren obra guztiari bainak atera zizkion.
Patroi narratibo errepikakorrak salatu zituen, beste hainbat konturen artean (“Rosek zerbait ikusten du, gero beste zerbait bizitzen du eta zenbait urte geroago beste gauza bat gertatzen da bi gertakariak lotzen dituena eta zentzua ematen diena”); sinkopatuta utzi ninduen, Meettok argitaletxearen eskutik publikatutako Zorion handiegia ipuin bilduma irakurri berritan nengoelako, gozatu ederra hartuta.
Ezin ukatu Lorenzenek esaten dituen zenbait gauzek bete-betean asmatzen dutela. Egitura narratiboarenaz aparte, pertsonaiei egiten dien kritika kontuan hartzekoa da: “Askotan txalotu dute istorioak angelu berezietatik kontatzeagatik, baina normalean egin ohi duena zera da, istorioa kontatzea gazte lotsati eta baldar baten ikuspuntutik, baina baita arduratsua eta agian goiztiarra ere: egilearen ordezko bat, normala, eta gai dena bere pertsonaia patetikoen miseria ulertzeko haiek inoiz ahalko dutena baino hobeto”.
Zer egin kritikarekin ados egonda eta hala ere liburua atsegin duzunean? Berriz irakurri. Eta distantziaz, idazlearen tranpetan ez erortzeko zortzi begiz irakurrita ere, liburuak nota onarekin gainditu du bigarren azterketa. Trikimailuak bistan daude baina… eppur si muove.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi