kritiken hemeroteka

8.758 kritika

« | »

Versus / Karlos Linazasoro / Elkar, 2013

Bakardadearen 99 aurpegi Goizalde Landabaso / Deia, 2013-06-01

Zer eramango zenuke uharte isolatu eta bakartu batera? Betiko galdera txepela da, sarri eta maiz egiten dena… Eta aukeratzerik ez bazenu? Esan nahi dut, eta zoazen itsasontziaren hondoratze batek uharte bakar batean utziko bazintu eta uhartera eramango zenituzkeen hiru gauzak bidean geldituko balira? Karlos Linazasororen (Tolosa, 1962) Versus liburuak hori agertu arazten du. Versus hondoratze batek utzi du existitzen ez den irla batean; palmondo bakarra duen irla batean. Neurriko txikiko uharte batean. Bakardadearekin konpartitzen duen espazio batean.

Versusek ahal duena egiten du egunak joan eta egunak etorri bizi irauteko, amesteko, bizitzeko. Bakardadea kontatzeko 99 modu dagoela azaltzen du Linazasorok, edo Versusek. Izan ere, 99 leiho dira liburuak azaltzen dituenak. Egunerokoa aukeratu du narrazioa egiteko orduan, eta era honetara hirugarren ahots batek Versusen barrukoak eta kanpokoak esaten dizkigu. Ez dakit zergatik ez duen Versusek zuzenean kontatu 99 istorio txiki hauek, egia esan, iruditzen zait indartsuagoa zatekeela. (Langabe dago Versus, aspertua, gogaitua, nekatua, utzikeriaren pipiek erasana. Eta gizona postura hartan ikusirik, musek erasoa jotzen diote. Noiznahi eta trumilka). Kontaera modua eta poema luzeen arteko nahaste antzekoa, mix bat dakar liburu honek. “Versusek ezin du poesiarik egin bizitzarekin, eta poesiarekin ere ez bizitzarik. Versusen uhartea ontzi ainguratu triste bat da, desolatua, fede eta izenik gabea, geografiak noizbait eskutik bazter utzi zuena”. Niretzat liburu honek une atseginak ditu, baina errepikakorregia egin zait 99 bakardade ahaleginetan. Erritmoa hartzen duzu baina halako batean déjà vu batean sentitzen zara; edo sentitu naiz. Badu ironia apurrik (Versusek hirurogeitaka urte dauzka. Zehatz eta mehatz esateko, berrogeita zortzi), komikotasun momentuak ditu, une samurrak eta poesia zatiak.

Kontaketak erakusten digu Versusek literatura maite duela, artea, literatura klasikoa, musika. Poliglota dela ere esaten digu. Beste batzuk aipuak aukeratuko lituzketen lekuan, Linazasorok omenaldi txiki hauek txertatu egin ditu Versusen egunerokoan zehar. Aipatu ditu liburu eta abesti zatiak era honetara. Liburuak badu haririk, eta badu pertsonaia nagusirik, alegia, Versus duela; baina banaka irakur litezke kontakizunok, flash batzuk dira eta. Versus zu zara, eta ni naiz, eta hura ere bai. Denok dugu Versus zatirik gure baitan, denok bizi baikara orain edo gero uharte isolatu eta bakartu batean. “Denok daukagu barruan piztia bat, pailazo bat, ume bat, maitale bat. Denok daukagu barruan, nahiz poliglotak edo intelektualak edo irakurle apartak izan, alde kutre, arlote, lotsagarri bat”. Nork ez luke esaldi hau sinatuko? “Versusen bakardadea (…) gainezka dago jendez atmosferaren gurpilean, joan eta etorri eta hegan eta beti hutsik eta beti atzemanezin edo kolorge, gehiago oroimen ahanztura baino, eta hain eskura”.

Naufrago izatearekin lotutako gauzak ere ageri dira, jakina: inora ez doazen eta inondik ez datozen botilak. “Versusek egonarriz jaso (botila) eta besoetan eduki du lau minutuz, haur horail bat balitz bezala. Palmondoaren enborraren kontra txikitu du beira, barruan zeukan papera kiribildua irakurri du”. Versusen existentzia azaltzen du Karlos Linazasorok liburu honetan. Ipuin luze bat da, eta ataletan banaturiko poema luzea, dei diezaiokezu nahi duzun gisara. Versusen egunerokoa ia ehun kontakizunetan esana, horixe da Karlos Linazasororen azken proposamena.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak