« Memoria kolektiborako gida | Artista, artea definitzen »
Alkasoroko Benta / Mikel Taberna / Susa, 2013
Mugaldeko herria Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-04-26
Mikel Tabernak garai bateko kronika egiten digu Alkasoroko Benta izenburuko nobela honen bidez. Bertan kontatzen diren gertakariak 50eko hamarkadan hasten dira eta nobelan agertzen diren kapituluetan zehar ikusiko dugu nola aldatzen doan Euskal Hernia, edo behintzat idazleak Euskal Herriaren metonimiatzat eskaintzen duen eskualdea, hurrengo hamarkadetan. Izan ere, tokiak, gertakarien erdigunean dagoen paisaiak, berebiziko garrantzia du nobela honetan. Mugaldean dagoen benta dugu kokagune hori, paso-lekua, batzuetan asimilatzen zailak diren aldaketen lekua Narratzaileak, benta horretako semeak, lehenengo pertsonan kontatzen ditu gertakariak, bere presentziaren anonimotasuna aprobetxatuz (ematen du batzuetan beste pertsonaiak ez direla ohartzen bertan dagoela), dena ikusteko eta dena jakiteko ahalmena izango balu bezala. Giro bat, mundu bat, aurkezten da atal horietan agertzen diren gertakarietan oinarrituta. Mugaldeko mundua, non tradizioak eta modernitateak talka egiten duten, non pertsonaiak izaera zehaztugabe horretan kokatzen diren. Bi osagai horien arteko tirabiran mugaldeko Euskal Herria sortzen zaigu. Errealitatean halako giroa ezagutu dutenak berehala konturatuko dira nobela honetan azaltzen direnak ezagunak gertatzen zaizkiela, errealitate hori ez baitagokio gizaki bakar bati, talde bati baizik, oroimenaren ganduetan iragazita, jakina.
Eta ezin utzi aipatu gabe idazkera, gure literaturan nagusitzen ari den kontamolde estandarizatu horretatik aldentzen baita nobela hau, ahozko kontakizunen bizitasuna lortuz. Eta batzuetan testuan agertzen diren konparazioak pixka bat bitxiak suertatzen badira ere (dagoeneko desagertu den mundu bati dagozkio-eta), nobelaren balio nagusia idazkera horren gainean finkatzen da, idazkera ere tradizioaren eta modernitatearen arteko tirabiren sinbolo bihurturik. Izan ere, zentzu desberdinetan ulertuta, gurea mugaldeko herria da.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui