kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ez naiz ni / Karmele Jaio / Elkar, 2012

Krisi pertsonalak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-02-15

Karmele Jaio mendearekin batera sartu da euskal literaturan, eta, bere ibilbidea ikusita, XXI. mende hasiera honetako euskal idazlerik arrakastatsuenetako bat dela esan behar. Narratibaren alorrean, bai nobelak bai ipuin liburuak plazaratu ditu. Ez naiz ni izenburua duen hau bigarren multzoari dagokio. Guztira hamabi ipuin agertzen dira liburu horretan eta aldez edo moldez giro berberaren ondorio dira. Izan ere, ipuin horietako protagonistak (ia beti emakumeak) 40 urteetako krisialdia dei litekeen horretan murgilduta daude. Lan eta familia aldetik bizimodu egonkorra dute pertsonaiok, eta, ikuspuntu horretatik, bizitzan planteatuta zeuzkaten helburuak neurri batean lortu dituztela ematen du. Baina hori ez da nahikoa, beraien bizitzetan hutsune nabarmenak agertzen dira-eta.

Gauzak honela, aipagarria da ipuinetan pertsonaien lanbideez eta egoera ekonomikoaz islatzen den informazioa: bikote gehienetan biek egiten dute lan; askotan pertsonaiak literaturarekin zerikusia duten lanbideak dituzte edota funtzionarioak dira; eta ipuin askotan etxez aldatzen dira, baina aldaketa honek ez die inolako buruhausterik sortzen ekonomiaren aldetik. Labur esanda, pertsonaiak gure inguruko errealitatean kokatzen direla ematen du, baina errealitate horren ezaugarririk nabarmenenetakoa den krisi ekonomikoak ez ditu ukitzen eta ez du ia aztarnarik uzten Jaioren ipuinetan islatzen den munduan. Pertsonaiok beren alienazio partikularrekin bizitzearekin nahikoa baitute, bizitza besteen arabera antolatu behar duten bitartean.

Liburu hau emakume baten eskutik datorkigu, eta ez dakit ezaugarri hau ez ote den estrategia komertzial bati loturik ikusi behar. Hau da, honelako liburuak euskal irakurleen neurriko chick lit bat sortzeko ahaleginaren ondorioak ez ote diren.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak