kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Urtebetetze festa / Castillo Suarez / Elkar, 2012

Ironia mindua Javier Rojo / El Diario Vasco, 2012-12-21

Castillo Suarezen poesia ezagutzen ez duen irakurleak poema liburu honen izenburua (Urtebetetze festa) irakurri eta liburuaren azalean agertzen den irudia (ezpain-barra bat) ikustean agian barruan aurkituko duenari buruzko espektatiba okerrak egin litzake. Pentsa lezake intraszendentziaren alderdi jostagarriak agertuko zaizkiola barruan, baina liburua ireki eta berehala ohartuko da ironia mindu baten aurrean dagoela, liburuaren izaeratik bertatik hasita.

Poesia bilduma batean agertzen da liburua, baina bertako testuetatik poesian ohikoak diren lerrokada bereziak kendu dira. Horren ordez, prosan agertzen diren bezalako paragrafoz osatuta daude poemak. Idazkeran ere ikusten dugu poesiaren konbentzionalismoetatik urruntzeko asmoa, idazkera ohiko hizkera arruntetik hurbilago baitago, tradizionalki poetikotzat hartu den horretatik baino. Ironia dugu, beraz, liburua poesiatzat eskaintzen den bitartean poesia identifikatzeko erabili ohi diren osagaiak agertzen ez direlarik. Eta liburuan sentimendu bat nabarmentzen bada. hori abandonuarena da. Subjektu poetikoak (ez naiz poeta esatera ausartzen, azken finean idazleak ni baten bidez islatutako fikziozko izakia izan baitaiteke) abandonatuta sentitzen da munduan, bertan jaurtikia izan balitz bezala. Baina abandonu nolabait existentzial honek eguneroko bizitzan gertatzen diren beste abandonu horietan dauzka bere parekoak. Poema askotan amodioaz hitz egiten da, ia-ia ezinbesteko beharrizana izango balitz bezala bizitzen jarraitu ahal izateko.

Baina amodioak bere ifrentzua du eta amodioarekin batera desamodioa dago, azkenean maitaleek beti alde egin eta bakardadea baino ez baita geratzen. Amodioa minaren iturri moduan aurkezten zaigu bertan, harremanen izaeran laburrak izatea baitago, hauskor eta iheskorrak izatea.

Inguruko munduarekiko desegokitasuna agertzen zaigu poema hauetan eta agian desegokitasun horrek bultzatu du poeta idaztera. Eta irakurleak sentimendu hori partekatzen duen heinean, bere burua islatuta ikus dezake.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak